inprimatu
Jesus gure salbatzalla lauburuan untzez josiari
Izenburua:
Jesus gure salbatzalla lauburuan untzez josiari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
338-340

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus gure salbatzalla lauburuan untzez josiari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Zure aurrean mundu zabala,

 Ez dot usterik gaur kantetako uts aiņa dala,

 Ez dot asmorik triste nagoan egun onetan,

 Iragarteko zareala Jaun goi zeruetan;

 Seme Berboa, bazara bere sortu bagea,

 Au gaitik ez dot eregiteko artu lirea:

 Eta aiņ gichi daukat gogoa,

 Alabetako arako garaitz bein batekoa,

 Noz eban nausi eta Jaungoiko zala pentsetan,

 Luzbel arroak zeru danetan,

 Chimista eta oņaztarrika zuk bereala,

 Su gar artera betiko bota zenduala.

 Ez dot kantau nai, ene Jaubea,

 Israeleri emoteko zuk zeure legea,

 Odei artean justuri otsez guztiz itzala,

 Tronpeta soņu zorrotz artean asi ziņala.

 

 Ez dot kantauko orain Faraon lotsabagea,

 Ta bere indar armada andi aiņ eskergea,

 Zuk zenduala ondatu dana,

 Erakutsirik zeure besoko al ta indarra,

 Aiseak keia ezer eztuten daben antzera,

 Beingo batean ur ondarrera,

 Ichaso zati biai tope ta trilla eraginda,

 Zelan bertanche ichi zenduzan ito eginda.

 

 Gaur ez dot bere pentsamentua,

 Kantetako auts dozula egingo noz bait mundua,

 Eta iruntsi gu oi gaituan Eriotzea,

 Zuk beartuko dozula jarten iņor bagea,

 Zergaitik zure arnasea dan nun nai elduko,

 Eta ill ziran gizon guztiak dira biztuko.

 Aiņ gichi bere nai dot aitatu,

 Eingo jatzula juizioan ona ikaratu,

 Ezta zabaldu beti-iraunak bere agoa,

 Egindakoan dabela edango on zeiņ gaiztoa,

 Nun zuk emongo deutsezun batzui betiko sua,

 Eta besteai amaibagako zeru dontsua.

 

 Jauna, Jauna, gaur kantau dot gura,

 Poztu dedilla goyan zerua, ta beian lurra,

 Lauburu baten zu bitartean or zagozala,

 Zeru ta lurra adiskidetu nai dozuzala.

 Kantauko dot gaur libre gizona dala zugaitik,

 Infernuaren buru danaren loturetatik,

 Noren bandera su lezeetan,

 Zure bandera ikusiagaz dan bildurketan;

 Zeure maitea ateratera ara jatsirik,

 Gaurko garaitza irabazirik,

 Sugarretako agintaria erneguz dago,

 Zerren lurrean agindu ezin leian geyago.

 

 Sortaldetik ta sartalderaņo,

 Milla aingeruen ego gaņetan Jauna, zu baņo

 Ez dabil iņor zerren goya dan zure Erreņua,

 Eta gaur barriz erosi dozu baita mundua:

 ĄO! gure Jaube, Erosla eta Jaungoiko andia!

 Ez da bakarrik orain Israel zure erria,

 Gu bere zure semeak gara,

 Guretzat bere zure odola emona zara.

 Eta aingeru antzera garbi gaituzu jarri,

 Ondra au deuskuzu zuk bai ekarri,

 Lauburu baten zeure bizitza eskiniagaz,

 Zeruko ateak zabaldu dozuz Jesus, beragaz.

 

 ĄO Lauburua! zugatzik noblena,

 Orri, lora eta frutu gozotan,

 Basoak emon deuskuen onena,

 Zerren zuk daukazun iru untzetan;

 Danok erosi orain gaituena,

 Zugana josirik dakust penetan,

 Egurrik gorri eta ederrena,

 Gaur zaitudaz umill nik adoretan.

 

 Kantau gizonak chaloka eregi,

 Gerrarik dontsuen dala gaurkoa,

 Lauburu, dala nai nok esan begi,

 Garaitz banderetan lenengokoa;

 Anche bada Jesus, egin da elegi,

 Garaitute arren gaur infernua,

 Ardura baga, nai nok esan legi

 Zabaldu deuskula beraz zerua.

 

 Gure Errege, Adanen erruaz,

 Abe baten da gaur illik amaitu,

 Ak zugatz baten charra zan frutuaz,

 Eban guretzako baten erratu,

 Beste zugatz bat onek esleiduaz,

 Orduko okerra deusku arteztu,

 Erru bagea zauri zairituaz,

 Gure zauri danak dira osatu.

 

 Zugatz zardena, egizuz tolestu,

 Besook egizuz beruntz beratu,

 Errai goporrok orain gogor-eztu,

 Ainbeste ez daizun Jesus alatu;

 Bera jarri da gure ordez prestu,

 Zorrik izan ez da zordundu jaku,

 Libre ipiņi, gengozanok estu,

 Zugaz Ąo Lauburu! gaitu libratu.

 


inprimatu