inprimatu
Jesus gure salbagilleari
Izenburua:
Jesus gure salbagilleari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
242-243

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus gure salbagilleari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Bedeinkatua Jaungoiko Jesus, izan dedilla,

 Bedeinkatua, benetan zure pasiñoa;

 Bedeinkatua, orren neketsu jatzun aldapa,

 Darakuskuna guztioi bide zerukoa.

 

 Ezkutapenen ezkutapena, ¿zelan leiteke

 Azkatutea gizona menpetasunetik;

 Libanok emon egingo eban zugatz bategaz,

 Gelditzen zala libre gizona illunpetik?

 

 ¡Zenbat zor deutsun Jesus maitea, zuri gizonak

 ¡Zenbat bake ta zelako poza naibagetan!

 ¡Zelan direan gure arimak loibagetuten,

 Zuk isuriko odol garbizko erreketan!

 

 ¿Biotzik gopor arrizkoenak bere iraun lei,

 Gaur urtu baga bere begiak negarrakaz;

 Achak ausiten miñez ikusi ezkerokoan

 Ez da asiko park-eske zuri dedarrakaz?

 

 Eta ¿zelan ez egun onetan baldin ikusten

 Zedron-Jordanak biak baditu oso triste;

 Karmelo-mendik azten dituan lora politak

 Edertasunik erakutsi nai ezpadabe?

 

 Eta ¿zelan ez gaur Justiziak gorde ezpata

 Badau, ta erallak puñala bota errekara;

 Eguerdia geratu bada illun illunik,

 Dirudiala bene benetan oso gaba?

 

 Eta azkenez ¿zelan Eleisa-ama badakus

 Zotinka mantu lutozkoagaz estaldurik;

 Iñoz ez legez bere semeak ikusten badauz,

 Begiak ichi eta buruak makurturik?

 

 Errukia to biguntasuna eske dagotzu,

 Jauna, umillik zure aurrean Kristiñaua;

 Erruki eta biguntasunez biurtu egizu,

 Zuk ekarriko lege santura bai, mundua.

 

 Bedeinkatuak, Jesus maitea, zure nekeak,

 Amodiozko zure legean gaizuz batu;

 Liburu eta kurutze batek egin begie,

 Lurra guztia zuzendu eta zeruratu.

 

 Kurutzea ta liburu bat bai, jakuz pozgarri,

 Gizon artezak arindu daizan neke miñak;

 Eurakaz zuri Golgotaraño jarraitu eta

 Gero zeruan gozauko ditu atsegiñak.

 


inprimatu