inprimatu
Jesu Kristo gure jaunaren biztuerea
Izenburua:
Jesu Kristo gure jaunaren biztuerea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
295-297

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesu Kristo gure jaunaren biztuerea

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Al izatea illak biztzeko euki ebana,

 Israeleko Santua zana,

 Aurkietan zan arlosapean obiraturik,

 Bere bizitza errurik ez da inok kendurik:

 Agaitik lurra laño artean egoan miñez,

 Negar zizpuru eta zotinez,

 Ta mendiaren chun chur atzean,

 ¡Ai! eguzkia gorde egin zan damu artean!

 Eriotzea bere koraña gorrituagaz,

 Bandera gisan goratuagaz,

 Jiran ebillan isi isillik obi ondoan,

 Gura ebana jadichi eta egindakoan;

 Zeñek jayoa daroian dana,

 Mundutik burdin zorrotz aregaz berarengana,

 Adanek zelan eban erratu,

 Gizon guztiai oi deutsa eragiñ onek pagatu.

 Baña Jeoba argi utsa dan eguzkitsuak,

 Mugarik baga errañutsuak,

 Aulkia daukan Arek goi goyan danen gañean,

 Mundua daukan Arek atz bigaz aide aidean;

 Izarrai nundik egin bidea,

 Deutsenak markau, gañera emon neurri legea,

 Itzaltasunaz diño berbetan,

 Nori entzuten jakon bertatik osarteetan.

 «¿Ausaz Luzbelek gaur ete deusku goya artuko

 Ta erri eroak desagertuko,

 Erru bagea danaren izen gatigatiekoa,

 Zeru zabalak adorau eta ondrautakoa?

 Ez, ez, alperrik, da gaur jasua!

 Guztiz altsua dan besoaren kontra infernua,

 Onek gizona dan askatuko,

 Nik zitalaren kontra garaitza dot kantatuko.

 Ez dan izarrek usterik baga agertutean,

 Arrats itsu ta gau illunean,

 Argitaratu zerua upa gisan jarria,

 Zeinda Jesusen arimak jarri eban obia;

 Abran-lekutik inguratuta,

 Aita lenenen arimak bere lagun artuta,

 Munduratu zan gorputzagana,

 Eriotzea azpiraturik eitera laga.

 Bere argiaz lurpeko utsuna dan zerututen,

 Gorputz etzana laster biztuten,

 Eguzkiaren errañuz josten dala guztia,

 Arpegi zanbroz eta eratziz ezaiñ jarria,

 Ta zutiturik oñen gañera

 «Garaitu neban» ots egiten dau; ¡ze itz ederra!

 Zeñek ichaso arroa zelan,

 Mundua libre ikaraturik ipini eban.

 »Garaitu neban betirauneko goiko ateetan

 Gizona sartu leike euretan,

 Zerren Luzbelek ezin leikean asmo dongakaz,

 Gaur daño legez gura dabenik eiñ gizonakaz;

 Eragotzirik sartzen zeruan,

 Engañuz artu eta loturik sare barruan;

 Baña sareok jakoz urratu,

 Eta gizonak zerura libre daike egatu.

 »Poztu zaiteze gizon illkorrak, negarrok kendu,

 Egun barria jatzue eldu,

 Zeruak emon deutsue on bat neurri bagea,

 Zein dan zuentzat ori mesede ezin obea;

 Edengo lurrak ezin eukean,

 Emon ta alperrik zuen asabak neke artean,

 Jardungo eben ori topetan!

 Goikoak emon etzan emen sortuko etzan.

 »Jauna, zuk juran zenduan eta zeure besua,

 Izan zan zintzo baita agertua,

 Irabazi dan zuk emoniko ezpata altsuak,

 Zuk eustazuzan jarri oñpean erreñu osuak;

 Nire izena jenterik jente,

 Mundu guztian gloria artean zabaldu beite,

 Eta Tartaro chit zakonean,

 Ondatu bedi ango bandera illunpe artean.

 »Jausi zan jausi Salen beera ta, Erroma arroa,

 ¿Nun dok aidetan zabaltzekoa?

 Erakusteko aisetan eure nausitasuna?

 Lauburuk jeutsak kapitoliori artu gallurra;

 Pedrok josi jok anche betiko,

 Errelijiñto nik ekarria an dok biziko,

 Zelaitu dituk lurrera danak,

 Errakuntzari eregitako lengo altarak,

 »Zuk trumoyaren semea, egizu otsa munduan,

 Erri iberotarra beinguan,

 Zeurorren zelo isiotuan da gaur biztuten,

 Fededun beti izango dala dau aginduten;

 Eta Esperiak beban garaitu,

 Kurutzeagaz errakuntzea eban amaitu:

 Ea dontzella jaungoikozkuak,

 Buztarri charra ausi dalako egin kantuak.»

 Esan eban ta eriotzea au entzutean,

 Desagertu zan chilio artean,

 Ikaratu zan sulezetarren bizitokia,

 Ango bildurra zalako andi eta jarria;

 Jargoi baltzetik Luzbel arrua,

 Jausten da beera puskatuagaz bere zetrua,

 Bizi izateko lotsaripean,

 Gerra galduta beti betiko katea artean.

 


inprimatu