inprimatu
Jayoterriari
Izenburua:
Jayoterriari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
246-248

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jayoterriari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Lenago jente askoko neure jayoterria,

 Basamortua dirudizu,

 Sortaldetik ta sartalderaño agintaria

 Ziñana, orain ¿zer zara zu?

 

 Errukarriro, malkoak jausten jatzuz lurrera,

 Mundu guztiko erregiña,

 ¿Ez al datortzu iñorcho bere leortutera?

 ¡Ai! au naibage ¡o! ze miña!

 

 Eriotzeak soñeko baltzez jantzi zinduan,

 Arerioa jatzun poztu,

 Bere egarria jakon zagozan desanparuan

 Ikusiagaz desagertu.

 

 Ill jatzun gerra-tale gaztia, erri maitea,

 Ill betiko zar itzaltsua,

 Ain zan zorrotza bendatzalleen galtzairu mea,

 Jarri zinduzan mutildua.

 

 Ikus-dazue mundu guztiko bizilariak,

 Ain egoera neketsua,

 ¿Nogaz bardindu lekidaz nire larri aldiak,

 Zeñegaz jarri neurritua?

 

 Miñaren mtiñaz, semeai deika bere besoak

 Españak ditu zabalduten,

 Lagundutera joanagaitik seme zintzoak,

 Saldurik dira aurkituten.

 

 Jayoterria ¿nun dozuz artu ezin zirean

 Arako torre indartsuak?

 ¿Nun dozuz nausi ziran ezpatak beti pelean?

 ¿Nun dozuz umant bioztsuak?

 

 Gaurko semeen bekokietan atsekabea,

 Eskribidurik da ikusten;

 Euren begien lurrerantzako erabiltea,

 Damua dago autortuten.

 

 Eundaka ziran España, baten zure umantak,

 Zorioneko ¡o aldia!

 Bildurra artzen eutsuen erri arrotz galantak,

 Ikusteun zu ain andia.

 

 Lizanon zelan zedroak daukan buru jagia,

 Zuk bere zere zeunkan eregia,

 Odei oskarrak izutzen daben legez umia,

 Zure itza zan justuria.

 

 Baña gaur zagoz arri baldres bat basamortuan

 Legez osoro basterturik,

 Erru bagea aldarrai' sarri oi dan tayuan,

 Zakustaz gia bar bagarik.

 

 Dakustaz bere estaltzen zure edertasunak,

 Ondarrez eta bedarragaz,

 Dakuts bildurtu lenago sarri egin jatzunak,

 Chalo deutsula egin burlaz.

 

 Errezki ulle kopet ederrok arras atera

 ¡O! neskatillak daikezuez!

 Arpak arturik zatorkidaze lagundutera

 Illen soñuak jo eizuez.

 

 Gure echeetatik urrin bai, urrin, gaur Jaun maitea,

 Negar egiñaz gagoz danok,

 ¿Zeñek arindu leike Españak daukan penea,

 Bere negarrak leortu ¿nok?

 


inprimatu