inprimatu
Italikako ondakiñai
Izenburua:
Italikako ondakiñai
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
270-272

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Italikako ondakiñai

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Onesek dira Fabio gure damu mingotzak,

 Orain kanpoak dakutsuz soillik mendiskak motzak,

 Zeiñtzuk zirean len Italika otsdun andia,

 Zipion baten kolonia on garailaria:

 Lurrean dago izugarrizko muru sendua,

 Gaur da bakarrik ondakiñezko meta nastua,

 Illunduteko biotz osua,

 Bertako jente ezi eziñak,

 Ichirik dagoz gomuta miñak,

 Umant andiak zerren nun diran utsak egiñak,

 ¿Nok esan daike zelai onetan zala plazea?

 ¿Zeñek arago zala eleisa bat eskergea?

 Euren markarik ezin baleite billatutea?

 Jimnasia ta termen lekuan dot ikusiten

 Errautsezko dan odei pillo bat egan egiten,

 Torre goratsu aisientzako burlalariak

 Zori dongeak bota ebazan arras guztiak.

 

 Egiaz, izan bajaken bere lotsagarria,

 Au zan Goijaunen anfiteatro arrigarria,

 Jaramagoak iragarten dau bere patua,

 Dagoalako birrindu, austu ta zeatua.

 Esan egizu denporearen kontatzallea,

 Lengo suerte ona aña jakon orain dongea,

 Erria zana, gaur ondartzea,

 ¿Zelan eremu da aurkietan?

 ¿Ez dala jente otsik sometan?

 ¿Abere oker areek nun dira egun onetan?

 ¿Nun da jazarra zale gorputzez jantzi bakoa?

 ¿Zertan jarri da burrukarako len zan lekua?

 Uts utsik dago inor bagarik gaur deslaitua,

 Alegere zan toki ederra jaku tristetu,

 Lengo boz gozo entzutekoak dira igestu,

 Aiñ gauz andiak auts biurturik ikusitean,

 Damun samin bat iragoten jat errai artean.

 

 Emen jayo zan chimista sutsu gerrarakua,

 Garailari zan aita erritar Españakua,

 Trajano umant azkar ain dontsu bigun ta zurra,

 Noren aurrean auspez jarri zan osorik lurra,

 Zeñen menpean eukan Eguzki-jayo lekua,

 Ichaso kadistarrak bere bai bustitakua,

 ¡O! erramu ta jazmin ortua!

 Gaur da emenche pozu tokia,

 Loratsu zana nartza sasia,

 Zesarren eche lekuan dakust muskertegiak.

 Ill ziran, bada, aginpidedun Zesar andiak,

 Eurak eukezan jauregi eta lorategiak,

 Baita izenak jarri jakezan marmol argiak,

 Elio-Adriano, Silio eta Teodosioak,

 Euki ebezan marfil ta urrezko seaska arroak,

 Bilinbolaka emendik oso ondatu ziran,

 Ez etorteko sekula bere atzera biran.

 

 Jarri Fabio, zure begiak eta negarrik,

 Ezin badozu begian zenbat kale botarik,

 ¡Zeinbat marmolez eindako arku oso triskauta!

 ¡Zeinbat talluzko irudi eder bardin puskauta!

 Nun Nemesisek diran zearo lurreratuak,

 Zeintzuen jabe ospetsu eta anchiñakuak,

 Dagoz isill ta obipetuak;

 Troya, zeukana gora burua,

 Ikusgarri zan zure murua,

 Erroma zure izena bere ya da aztua,

 ¡O! jayoterri goijaunen eta erregiena,

 Lege zuzenak balio ezer ez eutsuena,

 Atenas argi, ¡o! Minerbaren bizitokia!

 Jakituriaz gizaldi danen gomutgarria,

 Gaur autsa zara, ta bakar leku uts bat andia

 Zu jakitun, da, bestea barriz sendoa izanda,

 ¡Ai! ez eutsuen adoak artu itzalik bada!

 

 Atrakaziño berriz ¿zergatik nekau burua

 Geituagorik ichi gurarik gure damua?

 Naikoa dogu orain artean gertatu dana,

 Zergaitik emen dakusgun keia, dakusgun garra,

 Entzuten doguz negar eta dei korrosatsuak,

 Areen jenio ta eurak euken erlijinuak,

 Samurtzen ditu euren auzuak,

 Eta diñoe ikaratuta,

 Gau illunean naibagetuta;

 "Ai! Italika gurea dogu desagertuta!

 Jausi zan, jausi Italika, bai, oso ondatu";

 Baso orritsuak jotorriz dabe bardin mintzatu,

 Italikaren izen argiak dauz minberatu,

 Italikaren izen andiak ausi biotzak,

 Aren gomuta miñak eraso itz aiñ mingotzak,

 Bertako milla begintaziño oso nobleak,

 Ipinten ditu malkoan bardin beko jenteak.

 


inprimatu