inprimatu
Gabon kantak
Izenburua:
Gabon kantak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
545

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gabon kantak

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 KANTARTEA.

 

 Goazen, goazen,

 Zer ete dogun billatzen

 Gaur Belenen.

 Aska baten

 Ume bat ei da aurkitzen

 Ume bat baita

 Umeen gaiņa,

 Eguzkia bera baņo

 Askoz dana ederrago.

 

 Belen inguru orretan

 Zer dakit zer dan gertetan

 Gau onetan,

 Aiņ modutan

 Aingeru taldak

 Egoz zabalak

 Zeruetatik lurrera

 Soņu ederrak jotera

 Datoz estalpe batera:

 Goazen, etc.

 

 Estalpe zar arek beti

 Eta abereen toki

 Gaur dirudi

 Zeru bizi

 Dudarik baga

 Biurtu dala,

 Nik beintzat alandor uste,

 Bestelan ezin leiteke

 Batu aingeru ainbste.

 Goazen, etc.

 

 "Jaungoikoari gloria

 Goyetan", diņoe guztia,

 Kantaldia

 Aiņ aundia

 Aingeruena

 Zeiņen azkena

 "Bakea daben kantetan

 Larrean gizon danetan

 Borondate ondunetan."

 Goazen, etc.

 

 Artzainak ziar mendian

 An datoz nere erechian

 Bizkarrian,

 Gaiņ gaiņian,

 Kaiku esniak,

 Bildotz guriak,

 Inchaur gaztaiak ugari,

 Sagar gaztaņak ez murri,

 Ekarten Jesus onari.

 Goazen, etc.

 

 Gloria zelan Zeruan

 Gloria dogu soruan,

 Orainguan,

 Bai neguan,

 Gaurko Eguzkia

 Jaungoikokia

 Zeiņek ez dakus jayoten

 Gaba dabena eguntzen

 Ta Ama dontzella lagatzen?

 Goazen, etc.

 

 ĄO gauza arrigarria!

 Mirarien miraria,

 Zein egia,

 Ze argia,

 Igarla bada

 Aurrez esana

 Orra or bete betean

 Estalpe zantar batean

 Mesias lasto artean.

 Goazen, etc.

 

 Poztu gaitezen gizonak,

 Poztu zaiteze gaur andrak,

 Poztu aurrak,

 Poztu zarrak,

 Eldu dalako

 Gaur guretzako

 Zorioneko eguna,

 Nok dakarren osasuna

 Gaisorik geunkan mundura.

 Goazen, etc.

 

 Ongi etorri, Jesus kutuna,

 Ongi etorri, Jesus zalduna,

 Ongi Jauna,

 Ongi Leuna,

 Zabaltze arren

 Ainbat lasterren

 Guri Zeruko atiak,

 Zeintzuk geunkazan ichiak

 Dirala milla urtiak.

 Goazen, etc.

 


inprimatu