inprimatu
Euskerazale andi baten eriotzeagaitik. (Amalauduna)
Izenburua:
Euskerazale andi baten eriotzeagaitik. (Amalauduna)
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
274

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskerazale andi baten eriotzeagaitik. (Amalauduna)

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Indarrak asko galduaz doa Erri maitea,

 Bere umeak beste mundura asko doaz;

 Minberaturik aurkietan da gure Euskerea,

 Ezin azturik desagertu dan erritarraz;

 Aurrera doa goyak artuaz ¡ay! erderea,

 Gu bere aurrera, geitu ez ¡baña gichituaz!

 Ain da andia gure Amaren atsekabea,

 Aiñ seme leyal aurten Ziburun ill jakonaz.

 ¿Zeñek ornidu egingo deusku bere lekua?

 Aren oñatzai zeatz to zintzo ¿nok jarraitu?

 ¿Nok eskribidu gure berbeta atsegintsua,

 Ak eban legez ipiñiagaz aiñ goratu?

 Testamentu zar eta barria euskeratua,

 Duvoisin zanak lana eginik da geratu.

 


inprimatu