inprimatu
Euskeldun baten gogoraziñuak. (Zeruko Egi ta Argiaren arerioa da Inbernuko
Izenburua:
Euskeldun baten gogoraziñuak. (Zeruko Egi ta Argiaren arerioa da Inbernuko
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
292-296

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskeldun baten gogoraziñuak

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Argia ta illuna iñoz bat ez dira,

 Adiskide bein bere ez, gaba ta eguna,

 Egiak arerio beti dau guzurra,

 Ta sekula anaya onak ez dau charra,

 Zuzenak okerra, otsanak mukerra,

 Sotillak zantarra,

 justuak kontra beti gaizkille zitala.

 

 Alan gabak nai leuke eguna azpiratu,

 On ta argi zaliak danak illunpetu,

 Charrerako gaiztuai lotsa ona kendu,

 Agaitik Eguzkia ni da aserratu;

 Errañuz agertu, su ta gar jarraitu,

 Chimistak tiratu,

 Illun baltza betiko amaitu.

 

 Argitzen dauz gizon on gabak itsutuak,

 Illunak gordetako nai leukez zokuak,

 Eguzkiak begiztau ezin bestekuak,

 ¿Baña nun topau leikez orren ezkutuak?

 ¡Ai! baña gaiztuak daukez billatuak,

 Eta gertutuak,

 Lendanaz lurpietan nun egon lekuak.

 

 Eguzkiak artzen dau zeruaren goya,

 Ikuste arren ondo sorua guztia,

 Baña gaba lurpian dago, estalia,

 Ezarri ez dagion ak goitik begia,

 Dau ardura andia ikara larria,

 Bildur ez chikia,

 Galduko ete daben betiko auzia.

 

 Eta asiagaz bat eguna beeruntza,

 Nasaituten duako gabari biotza;

 Ikusten dabelako zabaltzen keriza,

 Zeñek emoten daben illunaren antza,

 Au dalako motza, motel eta otza,

 Gabaren laguntza,

 Norentzat pozgarri dan beti gauza baltza.

 

 Begietatik zelan juan Eguzkia,

 Alan kerizpetuten da lurra guztia,

 Illunak zabaltzen dan laster arpegia,

 Balitz legeche berau garaitzalaria,

 Errege andia, Munduko nausia,

 Ta agintaria,

 Artu daioen danak obedientzia.

 

 Eguzkia-juan dok, alde egin egunak,

 Goyan an gure izar begi chikidunak.

 Gañera illargiak zabal errañuak,

 Orresek dituk argi guretzat naikuak,

 Eukazan kantuak ta ulu senduak,

 Baten mosoluak

 Gabaz betete arren gurari gaiztuak.

 

 Gabari eldu jakok nai eban eria,

 Egunagaz batian juan dok lotsia,

 Argiak baño onek jakak lege obia,

 ¿Zertarako juogu asaben fedia?

 ¿Ta kristandadia, eta Eleisia,

 Ta bere legia?

 Guk biar doguna dok gaur libertadia.

 

 Bildur ziran abere ta egazti onak,

 Chistuka gauchori, ta sagusar zantarrak,

 Otso ta aiseriak barrezko algarak,

 Ipurtargiak uste zirala izarrak;

 Ango diadarrak "biba gu gautarrak!

 Gu gaituk azkarrak,

 Mundu barrian orain zoliak bakarrak."

 

 Ollarra ots orreekaz laster iratzarri,

 Lotan beguan legez entzun dana ak zoli,

 Arbola adar baten eguan au  geldi,

 Eta zelan amaitu sermoia ontzari,

 Isillik bertati, dinotso olluari,

 Urcho eukanari,

 Zoratu jakola uste dot mosoluari.

 

 ¿Zer uste al dau gabak edertuta antza?

 Eruango deutsala egunari baza?

 Illargi ta izarren argia da otza,

 Ipurtargia barriz ar chiki ta baltza...

 Ezain eta utsa, eta barriz ontza,

 Argitan da lotsa,

 Illunpetan bakarrik dauka ak biotza.

 

 Noz ebiltzan guztiak jolas onenetan,

 ¡Biba, gure eguna! dau ollarrak kantetan,

 Argia datorrela onek dau sometan,

 Bildurra sartu eutsen charrai biotzetan,

 Zer izango ete zan egunez euretan,

 Jarririk argitan,

 Gordetan ez baziran laster zokueten.

 

 Urten zan andik laster goizeko izarra,

 Onek jarri zituzan izu ta ikara;

 Iruntsirik eguna oso ill-etzala,

 Eska eutsen ontzari uste bat on zana,

 Esan egiala, berak erichana,

 Zeñek beriala?

 Esaten-deutse danai gorde zeitezala.

 

 Otsua basuan i, koban aiseria,

 Zuluetan, sagusar, ta i gauchoria,

 Sasipeian ezkutau ari ipurtargia;

 Ta nik eleis-kamaran bajuat tokia,

 Or nire erechia, ta erabagia,

 Ustez egokia,

 Icharon eldu arte eta on barria.

 

 Illuna bakar triste ichi eben danak,

 Orduan ¡ai! zer pozik, ollo ta ollarrak!

 Isildu ziralako aiseri, algarak,

 Kukurrukuka sendo ango diadarrak,

 Buruak-zuzenak eregita, danak,

 Ta arro gangarrak.

 Isillik zokuetan gorderik gautarrak.

 

 Gabak legez guzurrak artuta egiantza,

 ¿Zenbat eruan oi dauz bere alderuntza?

 Egiten diriala milla oker gauza,

 Galdurik arima ta askotan gorputza,

 ¡Ai zer zorigacha! Illun guzur utsa,

 Da askoren poza,

 Char mueta guztiak ori dabe maita.

 

 Guztiz anchiña oriek asi eban gerra,

 Zeruan baña laster bota eben berra,

 Infernutik bere au igo zan lurrera,

 Gizonak eukan ona ziero galtzera,

 Illunpetutera, bere biziera,

 Argi ta ain ederra,

 Zorioneko toki lur au zan bestela.

 

 ¡O errakuntza baltza! gizonak laztandu,

 Munduak egi ontzat sarritan dau artu,

 Nok zeruko argia nai daben lañotu,

 Lurretik albaleike baita desagertu,

 Baña alper nekatu, utsian sayatu,

 Ezingo dau goitu,

 Zeruko Eguzkia gaur dago indartsu.

 

 Argi ta egia da gure Jaungoikoa,

 Kristinau-Eguzkia Ebanjelioa,

 Bere zale ez dana gau-batzarrekua,

 Mosolo ta lagunen banderapekua,

 Bardin judegua, ainbat paganua,

 Maometanua,

 Protestantia zeinda masoi artekua.

 

 Zergaitik bizi diran oneek illunpian,

 Zeruko argiari sendo gerra giñan,

 Alperrik baña dabiltz ez dabe lurrian,

 Jadichiko garaitzau eta azkenian,

 Lotsa gogorrian, etsayok azpian,

 Eleisa gañian,

 Ikusteko ustia daukat biotzian.

 


inprimatu