inprimatu
Ekacharen ondoko geraaldia
Izenburua:
Ekacharen ondoko geraaldia
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
500-501

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ekacharen ondoko geraaldia

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Ekachak oso alde egin eban:

 Dantzudaz chori kantuak,

 Bidera atzera etorri eta

 Klokadak daukaz olluak.

 An sartaldean urdinduten da

 Garbi jarririk zerua,

 Mendi gañean bere agertu

 Baserri illunpetua;

 Ibar erditik garbiro doa

 Arekan errekachua.

 Surrumurrua abietan da,

 Poztuten oso biotza,

 Eguneroko zeregiñetan

 Asten da laster bakocha.

 Zeru ezoa ikusitean

 Agertuten da atera

 Beargillea kanta soñuan

 Bere lanagaz astera;

 Eta andrachoak urte nai leuke

 Euri ur barria artzera.

 Echalde eta goyetan barrez

 Eguzkia da azaltzen,

 Eta echekoak galeria ta

 Leyoak dabez zabaltzen,

 Entzuten dabez bide urriñeko

 Kaskabel ots ta zaratak,

 Baita ibilten abiau diran

 Burdi irrintza garratzak.

 Atseginduten biotz dana da,

 ¿Noz da aiñ gozo bizia?

 ¿Noz dau gizonak ikasiteko

 Orren egarri andia?

 Lan zarraz, zeinda barria asteko

 ¿Noz dau obea gogua?

 ¿Noz gichiago gomutetan, da

 Bere gachagaz burua?

 Atsegiña, ume naiestuaren,

 Poz zoroa, da izuaren,

 Onek ikaraz oso jarrita

 Bildur zan bai illtearen.

 Nok gorrotetan eban bizia

 Larri ikaraz miñetan,

 Mil, izerdiz, otz ta desmayoz

 Jentea zan aurkietan.

 Geure iraiñak zerren odeyak,

 Chimista ta urakanak,

 Ikusiteak irabiatu

 Zituela egin dandanak.

 


inprimatu