inprimatu
Eizari bertsolari bat
Izenburua:
Eizari bertsolari bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
405-406

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eizari bertsolari bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Goisean gois jagita, eizara naz juan,

 Arrastaka eguna emon dot basuan;

 Erbi bati jarraika zortzi bat orduan,

 Ibilli arren, jausi echaku lazuan.

 

 Bekokian askotan egin dot leortu,

 Zergaitik izerditan danau nazan urtu;

 Arnasarik ezinda azkenean artu,

 Laurak ingururako egin dot ukatu.

 

 Bota bear ninduan goseak lurrera,

 Ause izan da nire gaurko alogera;

 Ikusirik eguna joiala aurrera,

 jarrita biyakatik jana dot atera.

 

 Jatea kerizpetan guztiz zan atsegiñ,

 Erle batek ez baleust ernegau eragiñ;

 Burrun burrun, kantauta, izpiagaz deust miñ,

 Dabla, eskuaz jo ta aplastan dot ariñ.

 

 Asarrez jagi naz ta zekorrak, orrua,

 Jarraitzen abiau jat zezen arranua;

 Ezautu dodanean ekarren asmua,

 Tiro bategaz kendu deutsat amorrua.

 

 Urrengo chakurcho bat acera jat, chau, chau,

 Jarraitu ta aginka urratu deust prakau;

 Arrabioz jaso dot gora gora ankau,

 Agiñetan jo eta bota deutsadaz lau.

 

 Echeruntz nentorren da, astoak arrantza,

 Esan deutsat falta dok kantetako gatza:

 Saltoka moldau gura zelanbait dok dantza,

 Baña ez dok kenduko iñoz asto antza.

 

 Sasi batetik gero norbaitek deust, chio,

 Bertatik eranzunaz diñotsat adio,

 Ni nok Pilipe, deitzen, sekula ez Pio,

 Chori artean izan ik bear dok chibo.

 

 Kukuak bere bota deust bertsoa kuku,

 Eranzun baga ez dot nai izan geratu;

 Uda barrian egin ik arren ujuju,

 San Pedroetan oi dok kukua mututu.

 

 Zozoak ondorean kantetan deust zor, zor,

 Eranzun deutsat mutill, zorra beti dok zor,

 Jaunari alabantzak ni bizi nok gogor,

 Artzekorik badeustak kobretara ator.

 

 Errira sartuaz bat loruak, tontua,

 Deitu deust ta entzun dan ¡tontuagua,

 Iñok erakutsia bota dok bertsua,

 Ik eurez asmetako ¿nun dok talentua?

 

 Basotik echeraño amaikak nau tenta,

 Guztiai emon deutset baña errespuesta;

 Arira egitea orren errez ezta,

 Alanbere euki dot gaur naikoa beta.

 

 Bertsolari gichi naz, geyago eizari,

 Eskopeta dot ona, kañoiak ditu bi;

 Zuzen apuntan eta makiña bat chori;

 Pikua ebagita mutu dot ipini.

 


inprimatu