inprimatu
Eibartarrak ama euskeriaren alaba barri eta gure erregiña birtutetsuari
Izenburua:
Eibartarrak ama euskeriaren alaba barri eta gure erregiña birtutetsuari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
374

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eibartarrak ama euskeriaren alaba barri eta gure erregiña birtutetsuari

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Ama Euskeriaren

 Alaba barria,

 Izan bekigu ona

 Ondo etorria:

 Berorregaz poztu da

 Euskaldun-erria,

 Jayo dalako emen

 Izar bat argia.

 

 ¿Nor da guretzat Izar

 Orren atsegiña?

 Berori da, Berori,

 Maria Kristiña;

 Berori da guretzat

 Ama ta Erregiña,

 Euskera-zale danen

 Alabantzen diña.

 

 Berorren inguruan

 Agaitik kantatzen

 Euskera-zale oneek

 Batu gare emen:

 Ontzat artu begiguz

 Kantachuook arren,

 Euskaldun berorregaz

 Gu izan gaitezen.

 

 Dalako izketa bat

 Leuna ta garbia,

 Zergaitik dirudian

 Zerutik jatsia;

 Ikasi bei, ikasi,

 Erregiña andia,

 Euskerak izan dayan

 Betiko bizia.


inprimatu