inprimatu
Egarri naz
Izenburua:
Egarri naz
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
318-319

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Egarri naz

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Lurra dago ikaraz, gach egiñen bildurraz,

 Kurutzean josirik gaur Erru-ezduna,

 Erri ligoetua odolez aseturik,

 Izarrerria iya osoro illuna.

 

 Fariseo ta Eskribak, zuena da garaitza,

 Egur lotsagarrian Jesus dago illten,

 Aitalenen ta Igarlak, kantau kantau gloriak,

 Anchiñako eskintzak bete dira emen.

 

 Kalbario-egian errubaga illtera

 Doianari uste dot jakola entzuten,

 Illten naz zuekgaitik, pekatua azpiturik,

 Zuekgaitik illten naz, zuek maitetuten.

 

 Sortitza makurtzen da Jaubearen aurrean,

 Negarrez gaurko gachen damu ta atsakabaz,

 Begiak jasoten dauz Jesusek miñen miñaz,

 Borreruak entzuten deutse «Egarri naz.»

 

 ¿Egarriz aurkietan zara ichasogiña?

 ¿Egarriz aurkietan iturrigillea?

 ¿Egarriz zure atsak, odeyak urraturik,

 Nai noz sortu oi badau euri ugaria?

 

 ¡O, Jaungoiko aundia! ezin nik aditu dot

 Une artako zure miñen mintasuna,

 Baña fedeak diñost egarriz egoala

 Guganako daukazun ondonaitasuna.

 

 Egarriz egoala esku oñak burdiñaz,

 Egarriz Lauburuan amarrau artean,

 Egarriz iru untzez, egarriz josi arte,

 Egarriz jarte arren gu libertadean.

 

 Egarriz odolezko iturriak isurten,

 Egarriz gu eurakaz garbitu gintezan,

 Egarriz sugarrezko amodioz erretan,

 Egarriz sartu nairik danok zeruetan.

 

 Nekearen egarriz arintzeko gizona,

 Gerrearen egarriz baketzeko bera,

 Illteko egarriaz betiko biztu dedin,

 Ill ez dedin egarriz pekataz aurrera.

 

 Egarriz zariana gloriako argia,

 Mundu illunpetsua dozuna argitzen,

 Zeure eskuz zuzentzen dozuz osarteak ta

 ¿Egarriz zelan baña, zara aurkituten?

 

 Loren lurrunetan nik dakust zure arnasa,

 Egintzak zure aulki ikusten badodaz,

 Chirringolan izarrak oinpeetan doatzuz ta

 Gizona ¿zelan ez da samurtuten zugaz?

 

 ¿Beretzat etzenduzan egin zeru zabalak?

 ¿Beragaitik etzara lurrera jatsiten?

 ¿Bere amodioak alan jarri etzaitu?

 ¿Bere amorez etzara gaur egarrituten?

 

 Bere amodioak, bestek etzaitu Jauna,

 Beste gauzak etzaitu josi Kurutziaz,

 Bera zeruratzeko daukazun egarriak

 Jauna, esan eragin deutsu «Egarri naz.»

 


inprimatu