Bizkaitarrak Iziarko Erromeriyan kantetako
Arrese Beitia, Felipe
KANTARTEA
Ondarroatik Iziarrera
Sinispen bizi bategaz
Amaganako amodioak
Isioturik garuaz.
Ichas gizonak Debaruntz duaz
Batel ederren ganetan,
Liorrekuak oņaz aldraha
Ama laztana billetan.
Guezan Iziarrera,
Guezan, arin guezan,
Juan baga gelditu
Iņor ez gaitezan.
Maria an daukagu,
Icharoten guri,
Bisita bat gaur egin
Daijogun berari.
Gure mendietako
ĄZeinbat tontorretan!
Bere bizilekuak
Diran begiztetan!
Begoņan, Arantzazun,
Oron ta Antiguan,
Baņa gaur darabilgu
Iziar goguan.
An bere daukalako
Echia Marijak,
Guezan Iziarrera
Zar eta gaztiak.
Begira zelan andik
Daguan begira,
Gau eta egun zoli
Ichaso zelaira.
Truju ekach dongakaz
Olatu artian,
Euskeldun mariņelak
Galdu ez deitian.
Agatik guk daukagu
Jarririk ustia,
Bera dala guretzat
Anparu guztia.
AZKEN AGURRA
Agur, bai Iziarko
Agur gure Ama,
Agur ichasgizonen
Pozezko izarra.
Lior zaliok agur,
Dirautsugu Andria,
Agur, bai Iziarko
ĄO! Ama guria!
Agur, geure biotzok
Zuri eskinirik,
Bialdu gaizuz Ama,
Gaur bedeinknturik.
Lurrian gura dogu
Zure ume izan,
Zeruan gero beti
Ikusi zaiguzan.
|