inprimatu
Bernardo eta Erroldanen arteko jazarra
Izenburua:
Bernardo eta Erroldanen arteko jazarra
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
189-192

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bernardo eta Erroldanen arteko jazarra

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Jetuliako mendiska arteetan oi da legoia,

 Ardi taldetan naikoa illda nekaturik,

 Asiten bere bularra eta erpe miņ zorrotz

 Odoleztuak miņagaz isten garbiturik;

 Dragoeren bat, baņa badator urreratzera,

 Illteko eukan ardia bertan largaturik,

 Abietan da laster beragaz zeņ azpiratu,

 Zarden jarrita griņa luzeak astindurik.

 

 Modu berean biotz andiko espaņatarra,

 Anglante Jauna begiztetean etorkala,

 Onen arma leun eta argien dizdizetara

 Suak artuta urteten jako bereala;

 Mindurik oso bere lenkusu galdu zanagaz,

 Naiz da prantzesen Martek irudi nausi zala,

 Besteak bere biotz azkorraz aurkezten jako,

 Zergaitik uste eban goituko ez ebala.

 

 Baņa prantzesak lenago diņo bular sutsuaz:

 "O espaņatar mundua apurtzen abillkuna,

 ŋNok eta zeņek aterako au nire eskutik,

 Naiz ik agertu orren arrorik altasuna?

 Ill bear aut, ill, gaur neure eskuz jadichi daidan

 I bengerea edo len neukan goitasuna,

 Ik emoniko naibagearen ordaiņ ederra

 Echatalako billatutea gauza astuna.

 

 Ause esanda dragoetzar bi diran erara,

 Marsile asko diran kanpoan deutse ekiten,

 Pozoi zitala agoetatik darioela,

 Zugatz sutuen irakin otsa dala entzuten;

 Eskamadunak, ichaso munak, baita goiunak,

 Dira negarrez sentimentutan abiauten,

 Eta ondartza erreak dira ach arriakaz

 Ostendu, estaldu, desagertuta, ezkutauten.

 

 Deragoioe, badiardue, baderautse, bai,

 Zauriz, eratziz, eta ebagiz odolduak,

 Aur ta atzeraka, beso luzaka, ezpatadaka,

 Osotasuna galtzen dabela galtzairuak;

 Jarrai jazarran, jarrite arren jargoi jagian,

 Naiz sarri jarri, jarkien jarkiz jausituak,

 Jarein bagarik jarduten dabe jardunen jarduz,

 Jadisteraņo austea arnes ta ezkuduak.

 

 Alako baten Orlandok emon eutsan bat ona,

 Leongoari esku biakaz ezkuduan,

 Burdiņ ez motzak, mee miņ zorrotzak gordiņ mingotzak

 Inkau bagarik ez eutsan ichi ikutuan;

 Nun gorri gorri biurtu jakon kotamallea,

 Godu odolaz rosikleraren antz moduan,

 Beingo batean alderik alde eutsalako egin

 Ebagitzar bat ezpateagaz jot orduan.

 

 Au ikustean ezin geiago isiotuta,

 Kendu bearrez Erroldaneri bizitzea,

 Nor bazan bere besoz indartsu iņor ez legez,

 Eregiten dau baita Bernardok ezpatea;

 Eta bularra jagi jagirik ipiņi eta

 Ain modutan, ze bialtzen deutsa kinkin meea,

 Zeņek bertanche ichiko eban erdibiturik

 Enkantuduna izan ezpalen biserea.

 

 Mendiak laster erantzun eben jotorriakaz,

 Kobetan bete arri biziai jake entzuten,

 Eta kaskoak igarteraņo jote aregaz

 Bere birtute gordeak ditu erakusten;

 Baņa Erroldanen armak len beti baziran bere

 Ausiezkor ta zallentzat nun nai ezaututen,

 Sekula baņo bigun, samur ta beratuago,

 Egun onetan beņik beņ dira agertuten.

 

 Zerren kukutsa Bernardok kendu eutsan kaskotik,

 Zerren sorbaldan zauri bat egin errimea,

 Nun Erroldanek lenengo aldiz isuri eban,

 Bere gerretan orduan odol tantakea;

 Nun ta gaņera ikusitean bere buruan,

 Sekula izan ez eban lako suertea,

 Golpea baņo sentimentuak geiago eutsan

 Galdu erazo zentzuna eta konortea.

 

 Begiak geldi jarri jakozan, ulleak zuzen,

 Odol, izardi larriz egoan izoztua,

 Bere lenkusu illdakoaren sunbill illuna

 Agertu eta laster jarri zan bizkortua;

 Baita abian erretuago barrien barri,

 Ichi al beyan Bernardok bertan sarima,

 Eun ta milla aldiz luzatu eutsan galtzairua ta,

 Mirariz legez etzan geratu amaitua.

 

 Pabeseak bai, ikusten ziran jausten edo nun,

 Gerrari biak ebela egiten egiņala,

 Erruz burruka, chit murruztuta, alkar galduka,

 Zeņ azpiratu, nok gaņa artu, ebiltzala;

 Eta zaldirik zelan ez eben ondo zuzentzen,

 Nai zan lekutik euren gogo ta aukerara,

 Besoz alkarri eldu eutsen ta bien bularrak,

 Egin zirean estu estuka, malla malla.

 

 Zaldiak bertan jausten dira bai, lurra jo arte,

 Baita gaņetik besteak bere salto, danba,

 Baita, baita bai, oņez-egiten irakiņago,

 Artu ta emoka, nor jota bota, dibli dabla;

 Estutu ziran esetsiteko estutuago,

 Ondreak eutsen betetan biai une zana,

 Zerren ondrea galtze ez arren eragiņ eutsen,

 Ago zorrotzai al zaneraņo al zan dana.

 

 Baņa Bernardo prantzesak zauri bat egin eta

 Ipiņi eban sorbalda baten desarmauta,

 Zurrutaka ta chirrioz jausten jakon odolak,

 Isten ebala lurra guztia gorrituta;

 Illtera nai nok esango eban jolasa, baria

 Oraindik bere ekiten deutsa bizbiztuta,

 Eta Erroldan Bernardok jota bota eban ta,

 Aratinik bai, aurkietan da zelaituta.

 

 Lekurik bere emon bagarik ezetarako

 Esku biakaz gora daroa mee luzea,

 Eta buruko kasko leunera zuzentzen jako

 Aidez dakarren indar bizi ta errimea;

 Ausiten deutsa zartada onek zelada eta

 Inguruetan dantzue ots aņ eskergea,

 Kondea ez eban otsak otzitu osoro baņa

 Galdu erazo eutsan oso bai konortea.

 

 Errukiturik largau nai eban bizitzeagaz,

 Baņa sunbill bit dakus aidean itz bagea,

 Bere lenkusu ill zana zala gogoraturik

 Gogortu jakon ostera bere arimea;

 Eta dirautsa: "ez dok bengatz au naikoa, baņa

 Gura joat bai, al dodan aņa bengetea,

 Lapur kruela, ill adi emen neure eskutik,

 Zerren biziaz merezidu dok pagetea."

 

 Eta azkenez eregiten dan besoa gora,

 Eta epaiki ertz biziduna jaurtigiten,

 Buruko kasko ta bekokia biak lau zati

 Eginda eutsaz golpe bategaz ipiniten;

 Erroldan illik en geratu zan; baņa izena

 Ezillkortuta beti betiko da gelditzen,

 Bere arimak us egin eutsan; baņa gorputza

 Bernardok dakus bere oņetan eroriten.

 


inprimatu