inprimatu
Biargiñ alegere bat
Izenburua:
Biargiñ alegere bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
366-368

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Biargiñ alegere bat

 

Arrese ta Beitia

 

 Beti ugazabentzat diardut lanian,

 Naiz da ez aberastu iñoz biarrian;

 Lanera jagi arren, arduraz goisian,

 Alogerak poztzen nau, chito arratsian.

 

 Ene aita izan zan, neu legez arotza,

 Alogeraz ez eban, ak gizendu poltsa;

 Pobrezan eukalako kontentuz biotza,

 Agaitik gaur zeruan gozetan dan poza.

 

 Alogerekoak lez, ez daukat bildurrik,

 Iñoz sartuko danik gurian lapurrik;

 Baba, arto, urdaya, jan arren bakarrik,

 Familia ederra azia daukat nik.

 

 Irabazia zelan, alan dot kastua,

 Ez dot nai lebitarik, brusa dot naikua;

 Egin gura dabenak gustora pausua,

 Zapatia biar dau oña bestekua.

 

 ¡Zeinbat eche direan euren erruz galtzen!

 Chikiak izan eta andiai jarraitzen!

 Neu beinik-peiñ enua orrelan izaten,

 Zorrak pagan ezinda tristetu enaiten.

 

 ¡Zeinbat gizon munduan enplio andiyak,

 Jariste arren dabiltz galtzen gaberdiyak!

 Baña botiagaitik askok izerdiyak

 ¿Nun dagoz guztientzat goyetan aulkiyak?

 

 Gaur arte ¿nok jakin dan zer dan uelgia?

 Enredo zalez dakust mundu au bet!a;

 Nik nai dot osasuna, lana ta bakia,

 Iñor engañau baga denpora emotia.

 

 Ardaurik ezin badot, edaten dot ura,

 Orregaitik gerrarik baña ez dot gura;

 Pazientziaz zelan bat doian zerura,

 Piskat sufridu arren, ez deusta ardura.

 

 ¡Zeinbat galtzen dituzan andi-naikeriak!

 Luzifer bere galdu eban soberbiyak;

 San Migel otzeiñ onak jadichi gloriak,

 Umillentzat zeruak dagoz edegiyak.

 

 Andi izate arren, enua iñora,

 Ez dot estutu gura igo nairik gora;

 Nausitasuna baño mendeko dot oba,

 Naikua dot nik banaz, guraso bat ona.

 

 ¡Ai! balekiye askok nor dan aberatsa!

 Niretzat igertia, ez da orren gacha;

 Euki arren munduan batek asko gauza,

 Kontentuz ezpadago, bizia da latza.

 

 Chori koitau bat baño ¿nor da pobriago?

 Alanbere kantari geyenian dago;

 Chindurriyak naiz euki, ondasun geyago,

 ¿Nor da mutuagorik beste bat au baño?

 

 Iñoz izan ez arren, choria joskiña,

 Soñekua darabill onduen egiña;

 Sedia ez dalako lumia duiñ fiña,

 Aiñ ondo ez da jazten beintzat erregiña.

 

 Jaungoikuak badeutsa arduria artzen,

 ¿Zelan sinistuko dot dala gugaz aztzen?

 Egaztiak baditu aiñ ederto jazten

 Ni ¿zelan ichiko nau gosiagaz illten?

 

 Berak ¿ez dau esaten eskatu daigula,

 Joteko atia ta, entzungo jakula?

 ¿Ala fedia gugan osoro galdu da,

 Onenbeste gach nundik bestelan eldu da?

 

 Egia da, kontentu osorik munduan,

 Ez dala jauregian, aiñ gichi tronuan;

 Gure dicha ez dago lurreko diruan,

 Gloria dana dago bakarrik zeruan.

 

 Kantau gura dot, baña, auge koplau beti,

 Pobria banaz bere, enaz ni negarti;

 Aberats asko dago ene aidian gaizki,

 Larrosak dakustaz nik, arantzakaz nasi.

 

 Larrachoria dabil egunen erdian,

 Chorrochioka pozez igoten aidian;

 Errosaioa kantau nik oi dot gabian,

 Beraz, obetuago bizi naz lurrian.

 


inprimatu