inprimatu
Baserritar baten kantua
Izenburua:
Baserritar baten kantua
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
125-128

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Baserritar baten kantua

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Chistuzko orroez lurrun baketsu

 Ur zelayetan aurrera, ,

 Doian ontzia urrinduagaz

 Urten egin dan aldera,.

 Eta bertako jente guztia

 Agur ta agurka lurrera,

 Eta doaka benturaz inoz

 ¿Ez biurtzeko atzera,

 Ainbeste ama negar chilioz

 Emen ichiten dabela?

 

 Eldu zakidaz gaur enegan

 Neure musacho añ leuna;

 Eldu zakidaz argitutera

 Neure adimen illuna,

 Eldu zakidaz neurtiztu daidan

 Zer dau zoriontasuna,

 Neurtitzez daidan gazte askerea

 Gaurko zoriontasuna

 Neurtitzez gura neuskielako

 Buruan sartu zentzuna.

 

 Neurtitz oneetan ikusi daien

 Doatsuera lurrean;

 Gozan daikela uste ez arren

 Nai nok baserri echean,

 Bizirik bertan Jaungoicoaren

 Bildur santu ta legean,

 Ichasoetan joan bagarik

 Zoriontasun atzean,

 Gaurko ontzian doaran legez

 Gorputz ta arimen kaltean.

 

 Gorputz arimak biak galtzera

 Euskaldan zentzunik bagak,

 Mutill ta neskach baserritetan

 Zuzen etozan landarak;

 ¡Oh baña miña! amerikara

 Orain,joaten diranak,

 Aise biurrak geyenez oi dauz

 Beruntz makurtzen dan danak,

 Añ abe liraiñ emen zeruruntz

 Zarden igoko ziranak!

 

 Zarden igoko zirala diñot

 Jayo zirean lurretan,

 Aroch tantaien gisan indartsu

 Emengo mendi tartetan,

 Emenche gero bizi izateko

 Urte asko ta luzeetan,

 Gorputzean ta berdin ariman

 Osasun onaz bietan,

 Aita zar asko dakusgun, legez

 Euskaldun baserrietan.

 

 ¡Oh baserriko bizitza gozo

 Zauzkadana echean!

 ¿Nok topau zaizkez urez anditik

 Ameriketa aldean?

 ¿Nok topau zaikez ain beste kasta

 Loi ta zikiñen artean?

 Iñok bere ez an; ezelan bere

 Kantari onen ustean,.

 Orren probea dakustalako

 Garbiro neure echean.

 

 Nere echean sagar zintzoak

 Ez dau osatzen ustelik

 Nastu bagarik ustelak baña

 Ez dan ichiten lagunik

 Au alan dala zelan ez dodan

 Erakusteko bildurrik,

 Amerikako kontuak orri

 Irudi baten esanik,

 Orro an zelan gaur ez dagoan

 Arimarako gauz onik...

 

 Mundu onetan arima goyen

 Nai dodalako maitatu,

 Urez aruntza iragoteak

 Oi nau osoro bildurtu,

 Agaitik jayo nintzan tokian

 Bertan nai neuke amaitu,

 Bertan naiz pobre biziagaitik

 Doatsuera billatu,

 O birtutea zu zaukazanak

 Zoriona dan aurkitu.

 

 Zu zaukazanak balitza bere

 Egingo dirutzen jaube,

 Daki doatsu ez litekela

 Ekingo orregaitik bere,

 Iturri danen urakaz zelan

 Ez dan ichasorik bete,

 Daki gizonen zuloa ez dala

 Inoz ondasunez ase,

 Naiz izan konde sein izan markes

 Alperrik izan Errege.

 

 Zu zaukazanak zelan añ ondo

 Lurran daukan ezantua,

 Banidadetzat dauka arruak

 Billatzen daben gustua

 Daki Jesusek esan ebala

 Ganbeloaren burua,

 Orratz zulotik iragotia

 Dogula errezagua,

 Aberats batek jaditsi baño

 Betiko salbazinua

 

 Zu zaukazanak kamaleonen

 Gisan ez dan nai nekatu,

 Dakielako aisez goserik

 Ezin leitela amaitu

 Zelan ibairik ez dan sekula

 Iñoz goruntza biurtu,

 Daki arima ezin leitela

 Beeko gauzetan geratu.

 Dalako berez odeiez gora

 Bear dabena egatu.

 

 Zu zaukazanak agaitik oi dan

 Aillatzen bere ertegia.

 Zu zaukazanak beti aurkitzen

 Beraren Ipartokia,

 Zu zaukazanak oreñak baño

 Ariñago iturria,

 Zerren biotza daukan ain sendo

 Jaungoikoagan josia

 Bera dalako Ipar ertegi

 Ta atsegiñ dannn sustraia.

 

 Zu zaukazanak dakuzanean

 Chorichoren bat kantetan,

 Ezdana inaz etortekoaz

 Bildurrez ezer penetan,

 Begiraturik bere soñeko

 Luma politezkoetan,

 Mirariturik Jaangoikoaren

 Probidentziaz benetan,

 Autortuten dan ardura obea

 Daukala arek gizonetan.

 

 Zu zaukazana nekazaritzan

 Sendo eginik bearra,

 Egunoroko ogiaz dago

 Pozetan biziten dala,

 Zu zaukazana andrea bada,

 Emazte bat da leiala;

 Senarra bada Jaungoikoaren

 bildur santua daukana.

 Semea edo alaba bada

 Gurasoentzat otsana.

 

 Zu zaukazanak umeakaz dau

 Echean otoitz egiten 

 Iragokoak atsekaberik

 Ez deutsa inoz emoten,

 Etortekoak bere geyegi

 Ez dau egundo estutzen

 Dakialako bein bere Jaunak

 Bat ez dabela ichiten,

 Baldin badeutsa biotz ta fedez

 Aita gurea deituten.

 

 Zu zaukazanak ondasun askoz

 Euki ez airren echea,

 Orregaitiño beragaz dauka

 Aukeran libertadea.

 Gizon bildurrak ez deutsalako

 Kentzen ari logurea,

 Morrollu sendoz ez dauka zelan

 Gabetan ichi atea,

 Dakielako ez doakola

 Lapurren diruzalea.

 

 Zu zaukazanak azkenez nasai

 Baserrian bizi dala.

 Keska bagarik daroa eguna

 Lo gozo eztian gaba,

 Zu zaukazana zelan dan bizi

 Orra neurtitzen esana,

 Orra dirutza asko bagarik

 Zorioneko izanda,

 Zoriondunik ez dago emen

 Birtutetsua ezpada.

 


inprimatu