inprimatu
Baserriko jaun baten bizitza gozoa
Izenburua:
Baserriko jaun baten bizitza gozoa
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
434-435

Baserriko jaun baten bizitza gozoa

 

Arrese eta Beitia, F.

 

 Gogaitu ta asperturik erri aundietan

 Nun egon izan nazan gazte urtietan

 Bizitza gozorik an ezin billaturik

 Baserri onetara nago biurturik.

 Emen jayo nintzan ta baita bere azi

 Zartzaroan atzera oraiñ naz etorri.

 

 Egiaz urietan dagoz gauz aundiak

 Zeintzuk niretzat ziran len zoragarriak

 Oraiñ obrak emen ditudaz ikusten

 Pentsetan dodalako beste modu baten

 Gaztea nintzanetik zartu nazanean

 Izatean dagozan gauz oen gaiñean:

 

 ¿Zer nekutsazan nik an? gizonaren lanak

 Emen ikusten dodaz Jaungoikoarenak

 Orresek aztertuten zoro oi naz jarri

 Diralako benetan danak arrigarri,

 Berak bakar bakarrik bestek ezin leikez

 Gauza miragarririk ez da egin berez.

 

 Zelan ez dituezan nik lako begiak

 Euren adimentuan gaur nekazariak;

 Uriko gauzaz oneek dira arrituten

 Emengoak ots legez jakez iragoten

 Ta ara askotan doaz erdi zoratuak

 Ikustera, eukirik baserrian obak.

 

 ¡O ene baserriko bakartadechoa!

 Zu zaitut neure poz ta atsegiñ osoa,

 Nire adimenaren eskola aundia,

 Arimako onaren lek egokia;

 ¡Sentidu guztientzat ze gozagarriak

 Eskinten deustazuzan nozik beiñ barriak!

 

 Tint askok uste dabe ez dala neguan

 Baserrian zer gozan uriko-onduan

 Orduan dakustaz nik ereiñik aziak

 Udan emon daiezan ale ugariak,

 Edurra barriz bada zerutik jausiten

 Derichat dagozala koipez gozotuten.

 

 ¡Nun da udabarrian ikusgei aiñ onik

 Urietan nik emen dadozan lakorik!

 Zelako lora polit usaintsu ederrak

 Zoragarriak oso! baldin an gizonak

 Jarten badauz begiak gogo ta zentzuna

 Topauko dau ugari miraritasuna.

 

 ¿Zer dinot zer elduten danean udia?

 Alde guztietara au da pozgarria,

 Zenbat orripechotan fruta eztitsuak

 Dakustaz gorde nairik lotsaz mordochuak,

 Geriza ginda, bardin sagar ta musikak,

 Makatz urtsu, mispira eta okaranak.

 

 Laugarren tandarako da uda azkena,

 Biotzak gozan daian au ez da charrena

 Ikusirik batuten ale ugariak

 Mundu guztiarentzat onetsigarriak,

 Gaiñera ordaindurik nekazari lanak

 Arrastaka izerdi botariko danak.

 

 Gauza asko oraindik dodaz gozagarri

 Landa zelai berdeak ibillteko toki

 Itzal otzaroetan aise mee gozotan,

 Ur bizi mueta asko iturrichoetan,

 Elizatzat erbi asko, arraintzat sarbuak,

 Gois iratzarri nadin chorien kantuak,

 

 Eta gabetan, barriz illargi argitan

 Begiak josten ditut zeru urdiñetan

 Gomutaurik euretan Jaungoikoa dala

 Guretzat aiñ ederrak egin zituzana:

 Gogamen onek pozez danan zoraturik

 Lo gozo eztitsuan jarten naz etzunik.

 

 Beste bat bere badot emen gozamena

 Urietako askok artuko leukena

 Lotsa aundi bat dauste guztiak auzuan,

 Kalean aintzakotzat iñok ez ninduan,

 Jauna danak diñoste chapelak erantzi,

 Ill arteraño emen gura neuke bizi.

 


inprimatu