inprimatu
Bariku Santu goiserako gomutaldi bat
Izenburua:
Bariku Santu goiserako gomutaldi bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
1-2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bariku Santu goiserako gomutaldi bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ¡Orra, Jaungoiko, guztiz altsu ta itzalgarria!

 Jakiturian neurri bagako baita onegia.

 Gu salbetako gogo ta asmoa berak arturik!

 Gizon egiña Dontzella Ama Mariagandik.

 

 ¡Orra! ikusi bere arpegi samur biguna,

 Sotill, laketsu, gozo, otsan, lau ta eztiduna!

 ¡Orra, justoen, baita aingeruren zoratzallea,

 Ta pekatari damutuaren parkatzallea!

 

 Suerte danak zuzenduteko giari izanik,

 ¡Orra! nun daukan gaur beretzako aukeraturik,

 Gertaldi onik baperez ta bai, dana dongea,

 Lauburu baten artu artean eriotzea.

 

 Gaiztakeria guztiz oker bat gaur da jazoten,

 Mesede asko artu dabenak dabe zauritzen

 Burutik eta beatzeraño mesedegura.

 Zeñ dan eskor on ta alabantza guztien diña

 

 Nazareteko Jesusek ¿zer gach ete dau egiñ?

 ¿Sekula iñor ez dan bestean kastigau dediñ?

 Bere oñkadak ¿etziran izan mesedetsuak?

 Bere aoko berba dan danak osasuntsuak?

 

 BEstelan orra! ikusmen baga itsu aurkitzen

 Ziranak, zelan begi biakaz daben ikusten,

 Gizon Jaungoiko onek egiñik mirari aundia,

 Dalako berau gauza guztien agintaria.

 

 Dautzue gorrak; ta egozanak beti muturik,

 Illak legeche berba bagarik beti isillik,

 Gaur diardue Jesusegaitik ondo esaten,

 Bere mirari arrigarriak iragarriten.

 

 Azkenez illak bere jagirik obietatik,

 Agertu ziran gizon artera berta bertatik,

 Jesusen deira orrei bizia jake etorten,

 Eriotzeak bildur ikaraz iges egiten;

 

 Pobreak bere Ebangelioz gaur argiturik,

 Neke artean bizi oi dira pozez beterik,

 Biotzez pobre direanentzat Zerua dala,

 Zergaitik daukan Jesus Jaungoiko onek esana.

 

 Baita aberatsak zabaldu dabez pobre artean,

 Eukezan diru ta ondasunak euren mendean,

 Jesusi pobre jarraituagaz beian munduan,

 Gero beragaz bizite arren goyan Zeruan.

 

 Orañ Judegu esker bageak ¿zelan azartzen

 Zare orretan ¡Ill bedi Jesus! deadar egiten?

 ¿Alan ordaindu uste dozue Gizon añ ona

 Mesede baño besterik egiñ ez deutsuena?

 

 ¡Begira bada! zelan dagoan ia amaitua,

 Dana azotez urratu eta odol ustua,

 Ukabillkadaz añ ezaindurik matralla biak,

 Eta illunik eguzki ziran bere begiak.

 

 Burua arantzaz ta gorputzean mantu bat zarra,

 Kañabera bat gañera eskuan zetrotzat bada,

 Burla ta barre egite arren deutsez ipini,

 Zeru ta lurra egin zituan Jaungoiko oni.

 

 Eta alanbere ¿etzare oraindik errukituten?

 ¿Etzare Jesus onegiagaz gaur samurtuten?

 ¿Etzare billdur bere odola eskatzen bada

 Jausi dedilla zeuen ta umeen gañera dana?

 

 ¡O Erri gogor, madarikatu, legoetua!

 Asetu arte edaik odol bat errubakua,

 Baña ondocho pagau bear dek pekatu ori,

 Erre, kiskladu, auts biurturik, bertan danori.

 


inprimatu