inprimatu
Bakea
Izenburua:
Bakea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
262

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bakea

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Lurrean ezer beste gauzarik

 Bakeak ez dau bardingarririk,

 Naiz izan urre gorria,

 Baldin bagagoz gerran nasturik

 Echaku aiņ pozgarria.

 

 Gerra denporan bildurra danak

 Dauke gichi zeiņ asko daukanak,

 Dauik pobreena barriz,

 Bake denporan bear ta lanak

 Dauka kontentuz beterik.

 

 Zorioneko bake dontsua,

 Zeruetatik jatsitakua,

 Zachakuz orren ederra,

 On guztietan aukeratua,

 Ziņan etorri lurrera.

 

 Da anchiņako esaerea,

 "Osasunagaz naste bakea,

 Dirala lenen guretzat,

 Eurak bagarik Erregetzea,

 Bere nai ez dot neuretzat.

 

 Errege bere dabil artega,

 Galdu bajako bake ederra,

 Gau eta egun asmuan,

 Nundik ekarri lengo senera

 Zoriona erreņuan.

 

 Baņa Erria bake bakean

 Gerra bagarik dagoanean,

 Pobrea chabolan bere

 Bizi da atsegin bete betean

 Izan ez arren Errege.

 


inprimatu