inprimatu
Astoa ta charria
Izenburua:
Astoa ta charria
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
112

Astoa ta charria

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Astoak eziņ iruntsi eban,

 Charre gizen baten ona,

 Bere artean tripak janagaz

 Esaten joian onela:

 -"Lanik baperez lo eta jolas,

 "Zukoa naikoa janda,

 "Zorioneko mundu onetan

 "Bera legez bizi dana,

 "Niretzat barriz makillakadak,

 "Arree ta ostikadea;

 "Lastoa jaki ta eroateko,

 "Sendor aundi eskergea,

 "Alan negarrez daiola aurrera.

 "Dantzu charri irrintzea,

 "Begiraturik aldamenera

 "Illten dabille tristea."

 Atzera diņo asto ez gichi jakiņak,

 Onetara badatoz gero atsegiņak,

 Betoz makillakadak naiz izan samiņak.

 


inprimatu