inprimatu
Aste santuko liburua
Izenburua:
Aste santuko liburua
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
283

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aste Santuko liburua

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Zerbait ikasi egingo neban uste betean

 Paper barritsu egunekoak irakurten,

 Jardunagaitik gaur batean ta biyar bestean

 Argitu baño geiago nintzan lañotuten.

 ¿Ze frutu neban neureganduten irakurtean?

 ¿Ze irabazi arimarako nik batuten?

 ¿Zer naiz begiok jarraitu gorri jarri artean

 Erechi askok burua beusten lokatuten?

 Utsa bakarrik, amesgiñan nik neban ikasi,

 Lastoa, aisea, keia zirala dot ezautu;

 Baña liburu anchiñako bat gaur neugaz nasi

 Darabildanak bear dan legez nau argitu,

 Zeñek marketan deustan bidean gura dot asi,

 Dalako Jesus bera giari eta Maisu.

 


inprimatu