inprimatu
Astarloa asko jakinari alabantzak
Izenburua:
Astarloa asko jakinari alabantzak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
454-457

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Astarloa asko jakinari alabantzak

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Sinismen esorikan ezin artu oni,

 Euskera ezagutzen ez debanak ongi,

 Baña autortuko da gogoz eta garbi,

 Bera ikasitzera nai debanak jarri.

 

 (Iztuetak Gipuzkoako kondairaren 10.en planan.)

 

 Ezin kantau nei ezelanbere

 Astarloarik ill zala,

 Ezpada chiki begitandurik

 Mundu au ichi ebala;

 Osterantzean odeyes gora

 Begiratuten dodala

 ¿Zelan dakust an eder ederrik

 Aingeru baten erara,

 Izarrik izar iges egiñaz

 Usobat dirudiala?

 

 Nire bular au isiotzen deust

 Berak alako modutan,

 Adimentu au argitasunez

 Ainbesteraño betetan;

 Orren sarturik zerren daukadan

 Astarloa nik burutan,

 Enaz aurkitu soro bat legez

 Sekula modu onetan,

 Gogon ezin dodalako gaur

 Ipini beste lekutan.

 

 Bere gorputza lo euki arren

 Eriotzeak besuan;

 Suberte ori daukagulako

 Jayotakuok soruan;

 Aren izena ¿zeiñ obik baña

 Ezkutau daike barruan?

 Eriotzea badabilkio

 Ikaraturik albuan,

 Izen argi au bizi dalako

 Ill-ezgarrien munduan.

 

 Agaitik kantau dayoguzan gaur

 Garaitzak Astarloari,

 Paradisuan sortutakotzat

 Euskera daukan Jaunari,

 Eta sinisten deutzedalako

 Bene benetan berari,

 Gora neuskios jo alabantzak

 Euskeldun eguzkiari,

 Ene erechiz iños Illargi

 Izango echakunari.

 

 Erdue bada gipuzkoatar

 Menditar maite maiteak,

 Erdue Araba zelayetako

 Euskera sale sasiak,

 Pirineo ta Ebro artetik

 Erdue napar anayak,

 Erdue bere Bidasoatik

 Beste aldeko aidiak,

 Zuek era gu garealako

 Aita Tubalen semiak.

 

 Zuen biotzak taupa bai taupa

 ¿Ez aldeutzue egiten?

 Durangoruntza urreratzeko

 Ez deutzue gaur esaten?

 Ene anayak otallu baten

 Ingurura arin guazen,

 Ots egitera Astarloaren

 Izena galdu ez daiten,

 Oiñ aulki baten deutzagula gaur

 Irudi on bat jarriten.

 

 Ekarrizues al dituzuen

 Lurrungei usaintzuenak,

 Ekarrizues astu-bagarik

 Palmarik dotoreenak,

 Ekarrizuet ereñotzesko

 Arorik albait onenak,

 Baita bertsorik euskera gogoz

 Ondoen moldatuenak

 Eskiñiteko Astarloari

 Doerik eregienak.

 

 Jo, jo soñuak pozen, pozagaz

 Orain musika saleak,

 Jo euskeldunen aire politak

 Zortziko alegereak;

 Jo soñu oieek direalako

 Balear bakarrik gureak,

 Direalako gure Amari

 Jaio jakozan umeak,

 Erbestekoen soñuetatik

 Izpirik artu bageak.

 

 Echapleruak bota aidera

 Igo daiten zerura,

 Gure kantuak jaso daiezan

 Paulo dagoan tronura,

 Eta begira zelan jausiten

 Jakusan lorak zerura;

 Zuri gorriak, urdiñ oriak,

 Ta argiak izar modura,

 Bere irudi miragarria

 Dagoan aulki ingurura.

 

 ¿Zelako gauza arrigarriak

 Daukaguzan gaur Durangon?

 Ikusitzera etorri baga

 Eneban gura nik egon,

 Ene anayak, alaban bada

 Gizon andiren bat iñon,

 Bear deutzaguz alabantz asko

 Guk bere Paulori emon,

 Echakolako oraiñ artean

 Zor geuntzan legez jaramon.

 

 Jainko fama sabaltzaillea,

 Etzaitez jardun orren ur,

 Zoaz lurraren kabuetara

 Joizu Nordea, joizu Sur,

 Eguzkiaren ondoren gero

 Zabiltz zoli ta zabiltz zur,

 Mundo danari egiñaz jira

 Atzera zakidaz biur,

 Ereindakoan Astarloaren

 Otsa tronpetaz ur ta lur.

 

 Esan egizu Paulo gureak

 Probau ta ichi ebala,

 Izkuntzetatik anchinakoen

 Zelan dan gure Euskera,

 Esan egizu errazoyagaz,

 Deituten jakola zarra,

 Esan egizu onik aurrera

 Deitzeko beroni Ama,

 Leku urriñetan zitualako

 Nozbaiten umeak laga.

 

 Esan egizu Euskeraz dala

 Asia zein da Asiria,

 Irlanda legez Olanda berdin,

 Dala euskera garbia,

 Afrikan eta Europan bere

 Badala euskal-sustraya,

 Paulo andiak dirauskun legez

 Barriz España guria,

 Duda bagarik dago euskeldun

 Izenez bete betia.

 

 Esan egizu beroni arren

 Emon daitzela gloria,

 Larramendi ta Errok zergaitik

 Dauken erdian jarria,

 Irurak andi badira bere

 Au dala aiñ miragarria,

 Dariolako iturri bati

 Legeche jakituria,

 Agaitik eban jaso zerura

 Euskera miragarria.

 

 Irakurri bei bestelan nai nok

 Euskeldun apolojia,

 Baita lenengo berbetearen

 Gañeko errazoi-aldia,

 An topauko dau zolia danak

 Paulo ikastun andia,

 An topauko dau aren burua

 Zelan dan arrigarria,

 Zeñi ezin nik ipiñi neyon

 Noraño daukan neurria.

 

 An ezagutu leike edonok,

 Ez dala iñor ikusten,

 Euskerearen susterrak ziatz

 Pauloren gisan astertzen,

 Gure jakitun danetatik bat

 Onegaz ez da bardintzen,

 Au da ain gora euren artetik

 Bere buruaz urteten,

 Pirineoak dituen legez

 Gure mendiok apaltzen.

 

 ¡O! gizon andi eta illezkor

 Durangon jayo ziñana!

 Milla zazpireun berrogei eta

 Amabiko urtea zala,

 Paregabako Paulo azkarra

 Euskeldunetan zu zara,

 Jayo ziñandik eunta ogeta

 Amairu urte dirala,

 Kantau gurarik gloriak zuri

 Ni bere nator zugana.

 

 ¡Gloria zuri, o eleisgizon

 Birtutez argi argia!

 ¡Gloria zuri fede jagola

 Arima guztiz zalia!

 ¡Gloria zuri, euskeldun danen

 Maisu ta irakaslia!

 ¡Gloria gabaz ziñana egoten

 Goiz arte iratzarria!

 Liburuetan zendualako

 Biotza josi-josia.

 

 ¡Ai albaneizu emon gloria

 Dagotzun legez guraiña!

 ¡Ai baneuka nik bizkorrago ta

 Zoliagoa mingaiña!

 Baña, ezin dot enazalako

 Bertsolaritzat egiña,

 Ezin dot ezin geiego añ naz

 Kantari oso chikina,

 Jazo zaitzala zurrago batek

 ¡O! Paulo asko jakiña!

 

 ......................

 

 Jaso zaitzala zurrago batek

 Nik baño tayu obian,

 Ez dalako bat zu duiñ zolirik

 Euskal zaleen artian,

 Jaso zaitzala askoz gorago

 Zuri dakotzun aisian,

 Jaso zaitzala, jaso, bai, jaso

 Merezi dozun neurrian,

 Jarririk Paulo Astarloako

 Euskaldun danen gaiñian.

 


inprimatu