Artista bat eta laurka
Arrese eta Beitia, Felipe
Artista batek ei eban pintau
Aiņchiņa eun zabalean,
Legoe tzarra gizoncho batek
Eukala ostikopean;
Legoe bizi batek pinturau
Ikusirik erdi barrez,
Esan ei eban: "Ori dok lana
Egitea nai dan legez;
Baldin nik ori pintau banajok
Izango zuan aldrebes."