Arte nagusiko neurria
Arrese Beitia, Felipe
Baten gloria gaur
Ongi kantatzeko
Nere musaren det
Utsa sentitzen,
Onek ezurrezko
Alabantzarikan
Ez daki iñori
Beñ ere ematen;
Eta bai gloria,
Onra ta alabantza
Merezi dutenai
Zintzo jasotzen,
Orisen berori,
Gizon andi bati
Oraiñ egitera
Dijoa asten.
Izanagatikan
Bertsolari motza,
Nere laudaki au
Ez det saltzeko,
Baizik gure umant
Jakintsu zan bati
Zor diogun otsa
Zabaldutzeko;
Mundu os-osoan
Aren izen ona
Leor ta ichasoz
Barreatzeko,
Euskal biotzetan
Bere oroipena
Beti beti bizi
Erazitzeko.
Asmo andikoa.
Ernai ta trebea,
Beti bearrean
Au zan sayatzen,
Zeñen lanak azkar
Moldizkiratuta
Arranoen gisa
Zuten egatzen;
Jose Manterola,
Argatik guk beziñ
Asko Amerikan
Zuten maitatzen,
Orra or noraño
Aren entzuteak
Bere Donosti au
Zuen onratzen.
Euskaldun arraza
Bizi zan tokitik
Artu oi zituen
Agurrak naiko,
Borondate on bat
Sortutzen zitzayen
Bere izkribuak
Letu orduko;
Argatik zitzaigun
Izar bat bezela
Gure Euskal-Erri
Laztanerako,
Zeñen onagatik
Irago oi zituen
Burua nekatzen
Gau ta egun asko.
Bere Probintziko
Gia egin zuen,
Moldatu euskaldun
Kanta-tegia,
Euskal-Erria-ren
Izenaz asmatu
Gure errebista
Laudagarria,
Kalderoni jarri
Euskaldun-oroitza,
Irabazirikan
Garaisaria,
Ama Euskarari
Drama bat azkenez
Antolatu oso
Miragarria.
Eman zion bada
Febok jakindea,
Alde askotara
Aditutzeko,
Likon, Temistio,
Naiz Anakreonte,
Iñork ez bezela
Iduritzeko;
Argatik erakin
Oraiñ arkitzen da
Betikotasunez
Bizi izateko,
Gizon ospatsuen
Errañuz josirik
Pindoko menditik
Gu argitzeko.
Orra, or esan da
Zeñen trebea zau
Orra, Manterola
Paregabia,
Orra, Zerutikan
Artu zituena
Asko grazia ta
Anitz doaya;
Orra guretzako,
Orra, or maisua
Orra, euskaldunok
Ispillu gaya,
Beroni jarraitzen
Arren izan bedi
Gure alegin ta
Danoen naga.
Ontziak igaro
Arrun uretatik.
Ez dute oñotsik
Uzten bidean,
Baña bai, zuk Pepo,
Utzi zenituen
Bizitz onetako
Ichas gañean;
Jarrai dizayegun
Zintzo zuzenkiro,
Zure arrastoai
Leyaltadean,
Bizitu gaitezen
Oitura zarrakin
Zoriontasunez
Euskal-lurrean.
Koroi bat argatik
Ejo nai nizuke,
Zure buru ori
Apaindutzeko
Lorerik ederren,
Ostorik onenak,
Batzuk ta besteak
Nabill biltzeko;
Ustai bat eginda,
Palma bat gañera
Dagokizun gisa
Eskañitzeko,
Baña bear diña
Enaiz gisajo au
Orrelako lan bat
Antolatzeko.
Azkenez fest' onen
Ziñan gidarik,
Beronek zor dizu
Oraiñ gloria,
Marmol zabalean
Urrezko letrakin
Zure izena or
Dauka jarria;
Zere oroipena
Nola izango dan
Gaur, geroz ta beti
Ezillgarria,
¡Goratu nai zaitut!
Festa lagunokin
Uri onetako
Seme argia.
¡Goratu dezagun!
Anaya maiteak,
¡Goratu dezagun!
Odeyez gora,
Zeren beragatik
Leku urrunetan
Gaur duten onratzen
Gure Euskara;
Eta beragatik
Esan dan bezela
Euskarazko fest' au
Sortua bada,
¡Gloria berari!
¡Koroitu dezagun!
Gure zuzentzalle
Zan Manterola.
¡Koroitu dezagun!
Arrosa chit gorriz
Sugarraz zebana
Maite Erria,
¡Koroitu dezagun!
Lirio chit zuriz
Zalako euskaldun
¡Uts ta garbia!
¡Koroitu dezagun!
Bioletaz ere,
Zeren jakintsu ta
Zan umildia,
¡Koroitu dezagun!
Oraiñ Aritz ostoz
Ill arte zalako
Fuero-zalia.
|