Ama eta aurra
X.
Nere izar ederra;
nere begi urdiñ,
¿zenbat llo llo dezu gaur
artsaldian egiñ?
¡zer pozgiroz esnatu
zeraden! ¡laztana!
atoz siaskachotik
amachorengana.
Ia kika politak
non diran, ikusi!
¿ez aldizkiratzu nai
kikak erakutsi?
Ara saltoka toto
enfadagarria,
miliskatu nai dizu
Noblek arpegia.
Kendu ari ortikan:
au zakur petrala,
¿ez dek ikusten aurra
izutzen dekala?
Chacha, ekarri zazu
aurraren ninia;
¿ez dezu aitzen eske
dagola umia?
¿Mañak? ¿nork egiñ ditu?
¡onek! ¡u, u, chacha!
bota maite chistuba
emateko sasa.
Kokollo artuko da
ta mama gosua,
¿nor jarri du negarrez
gure aur gaisua...?
Begira zer pichia
detan zuretzako,
maja, maja, jantzita
apapa joateko;
begira zer zintacho
churi ta gorriak,
eta nik ekarriko
papata berriak.
Denak jantziko ditu
nere zoramenak,
zergatikan beriak
dira naka denak.
Chachak emango dio
patela ta papa,
eta eramango du
gañera apapa.
Eta egingo dio
aurrak-amachori,
eskucho politakiñ
adi, adi, adi.
|