Amodio ederraren Ama danari. Mayatzeko lorak
Arrese eta Beitia, Felipe
Zeņ miragararri dan
Goazen ikustera
Edengo lirio
Maria ederra,
Eta lore zuriz
Eginik arua
Apaindu daiogun
Berari burua.
Lorez-lore zeņ goiz,
Uso chit zuriak
Kopetan dabiltzan
Usaiņ pozgarriak,
Agaitik Zerutik
Zatorkuz zu egan,
Gu poztzera Ama
Zure amorean.
Zeņ miragarri dan...
Illargi gaņeko
ĄO Neskatillea!
Larrosen Larrosa,
Loren chit Lorea,
Dontzellen Dontzella,
Andren aņ Andria,
Ametan Ama ŋnor
Da Zu duiņ andia?
Zeņ miragarri dan...
ĄO izan danetan
Goren gorengua!
Nok leuken zuretzat
Bear bestekua!
Amore bat sutsu
Gozo ta garbia,
Eskaini daizugun
Mayatz loratia!
Zeņ miragarri dan...
Lirioz jantzirik
Bekokia eder
Mendi puntan Ill au
Gois dogu ikusten,
Dukarrelako aņ
Soņeko gorria
Oriturik doa
Iges Illargia.
Zeņ miragarri dan...
Goisez aņ gozo da,
Egunez argia,
Gabez izartsu ta
Iparrez eztia,
Zuretzat dalako
Berariz egiņa,
Artu egiguzu
Ama'Erregiņa.
Zeņ miragarri dan...
Opa nai deutsugu.
Azkenez biotza,
Zu zarelako
Beti bere poza,
Alabau zagizan
Ill guztian gogoz.
Soņu leun, eztiz ta
Berba neurtu gozoz.
Zeņ miragarri dan...
|