inprimatu
Aingeruak Maria guztiz Santeari emon eutsan
Izenburua:
Aingeruak Maria guztiz Santeari emon eutsan
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
396-399

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aingeruak Maria guztiz Santeari emon eutsan

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Jordan dontsu ta Feniziaren artean dakust

 Judea andi aberatseko Probintzia,

 Ta Idumeako soru oparo entzutetsua

 Palmak sortuten berez dalako ugaria,

 Begira, zelan aruntz jasten dan galai bat egan,

 Nun begiztetan daben eche bat berezia,

 Nundik urteten dabeen erraņu argi biziak;

 Bertanche bizi balitz legeche Eauzkia.

 

 Aiņ eche argi agirikor ta zoragarrira

 Ero-rik onen zeņetan bizi danagana,

 Aise olatu artean uger egiņaz arin

 Don -Leandro albistalari zerutarra;

 Ekusanean iya urrenn nai eban lurra,

 Piloto leyal eta Mariņel aiņ azkarra,

 Bere atzeko lagunai pozez azaltzen jake,

 Esanaz: gura genduan kaira laster gara.

 

 Belchargak, Kaistron ur leyarkia edan ondoan,

 Nun oi dan pozez inguraturik bizi izaten,

 Bere ondasun gordelekua au da abia

 Ausiaz bat laster asten da egatuten;

 Modu orretan beraren zuri urrez jantziak,

 Gabrielek dauz egatu nairik zabalduten,

 Joteagaitik ainbat lasterren joian portura,

 Zeņen argia goi zeruraņo zan elduten.

 

 Jasten da. Aingeru larrosa eder antz antzekoa.

 Izarrez eta azuzenakaz aroturik,

 Bere Erregiņ bizi zanaren eche aurrean

 Baņa, isten dau Eskuadrea gelditurik,

 Eta barrura bera sartzen da zabaldu baga

 Jauregi atan ez leyo eta ez aterik,

 Eguzkiaren aldean argi diran begien,

 Aurrean laster agertuten da auspezturik,

 

 Belaunak bertan inketan ditu soru gaņean,

 Adoretan dau izatez, gorputz illkor dana,

 Luzbel arroa, nai ez ebanak goyan adorau;

 Beste askoren gisan esanaz "Jauna zala"

 Aurrean daukan kriaturea garbiro dazau,

 Jaungoikoaren eskuko lanik onen dala,

 Begiraturik aiņ edertasun argitsuari,

 Zerren norbera izar biurtzen daben bada.

 

 Abe, dirautsa Feniz galant ta lirain zuria,

 Abe, Tortola-apaintasunez ederrena,

 Abe Ąo! Uso chukuntasunez guztien buru,

 Abera aldatu egin jazuna Eba izena;

 Abe, goigoyan dan Abe ari deutsazulako.

 Abe, egingo luma orrekaz gaur soņera.

 Abe, abia zerren izango zarean Abe,

 Betiko aitagan, utsik kabitzen dan arena.

 

 Abe, zerren zu zachakozan chit zalegarria,

 Abe bizi dan-ari orturik onenean,

 Aiseen ego gaņetan jira bira egiņaz,

 Jarriten dala gar Aingeruen bizkarrean,

 Abe aresek zugan Maria bizi gura dau,

 Azuzena ta jazmintsu dozun baratzean,

 Agur, Jainkoak gorde zaizala Amagei eder.

 Gizonen poz ta ene Erregiņ nor zarean.

 

 Jainkoak, gorde zagiz graziaz beti betea,

 Zuri bakarrik izen aiņ ona datorkizu,

 Erru bagea beti garbia zarealako,

 Izen onagaz zeruak deitu gura zaitu

 Gizonarentzat Ązeiņ pozgarri dan deigarri ori!

 Zeņek arazia bearko deutsun maiz eskatu,

 Grazia danen grazia leku zarealako,

 Graziadunak egingo dozuz graziaztu.

 

 Jauna da zugaz, neskacha danen neskatillea,

 Bere izatez, bere almenez, bere aurkeraz,

 Jauna da zugaz, Dontzella zuri edur antzeko,

 Bere grazia baturik zure ontasunaz,

 Jauna da zugaz, nor dan Betiko egun argia,

 Bere betiko mesedeakaz lagunduaz,

 Jauna da zugaz, sortu ziņean une beretik,

 Bere antzeko arima duiņ bat emonagaz.

 

 Zugan dagotzun berorrek nai, dau orain Andrea.

 Bere guraso aurrera izan zakiozan,

 Gaur arteraņo egiņ bazaitu graziaz geyen,

 Bere amamat andretan zaizu begiztetan,

 Berak, nai zaitu zeru lurretan jarri Erregiņ,

 Berak, gura dan zeurorren seme umill izan,

 Zeurorren Seme bada Aitaren gloria izaten,

 Gizonduko da Berboa zure errayetan.

 

 Bedeinkatua, andra guztien artean zara,

 Aingeru danak baņo bere zu, dontsuago,

 Bedeinkatua zeure sorreran ziņean legez,

 Aurrera izan bear ez dozu gichiago,

 Bedeinkatua, zergaitik iņoz ez dan ikusi,

 Zugaz, zuregan, zugaitik dana gaur egingo,

 Dontzella garbi zarean legez, Neskatilla ta,

 Ama batera zarealako zu izango.

 

 Mandatari aiņ miragarria ikusitean,

 Ikaratzen da Dontzella umill chit garbia,

 Ikaratu zan esan eutsazan alabantzakaz,

 Ez ebaliko sinisten zanik aiņ andra,

 Kolorgatu zan, alako izar erraņutsua,

 Ezaguturk goitarra zala Mandataia,

 Bere soņera, albista eta modu onagaz

 Geratuten da oso arri ta zur Maria.

 

 Ez ikaratu, (esaten deutsa) zerren Maria,

 Zuregan dauka Jaunak begia ezarria,

 Zure errayetan izango dozun Seme Jesusek,

 Zeure odolaz artu bear dau aragia

 Jaungoikoaren Semea deitu egingo jako,

 Nok euko daben aulki Dabiden jartokia,

 Baita Jakoben echean bere aginduko dan,

 Azken bagarik izaten dala Nagusia.

 


inprimatu