inprimatu
Agur ume
Izenburua:
Agur ume
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
39-42

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agur ume

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Ez al nozue gogortzat arren iñok eukiko,

 Ez nagizue acharrizkotzat iñok bota,

 Ez nagiala zentzun bagakaz iñok bardindu,

 Nire biotz au erdibiturik gaur dagota.

 Ez deustazue ausaz malkorik gaur ikusiko,

 Begiok malkoz dodazalako gorriturik,

 Aiñ luzaroan nire biotzak eukan patiña,

 Dalako oso iya gelditu agorturik.

 ¿Nok esan daike baña beraren kordel meietan

 Amaitu dala soñututeko indar dana,

 Iturricho bat mututu oi dan erara bardin

 Agorrillean sikatutean urik baga?

 ¿Nok esan daike berau aurkitzen dala galduta,

 Basamortuan galtzen dan legez bidaztia,

 Laño artean dabillenean topau ezinda

 Berak atseden gura leukean baserria?

 Bidetik alde daben bat legez orain bizi naz,

 Ezin dot topau atzo nekusan gois-izarra,

 Ezin dot jarrai zerren errendu bere egin nazan,

 Eta aldatsok iragoteko nago zarra.

 Orregaitiño agurtzen zaitut, Probidentzia,

 Lurreratzen naz ezkutapenok adoretan,

 Nire asmoak badira bere oker atera,

 Zureak beintzat zearo dira gertaketan.

 Parkatu, Jauna, parkatu, Jauna, baldin geyegi

 Maite baneban eta ametan alabea,

 Zerren eskini neutsun azkenez biotz guztiaz

 Artu zengion zeuk besoetan arimea.

 ¿Zergaitik orren gazterik baña nai ete eban

 Nire loracho guri guriak amaitzea,

 Galtzen ebala bere matrallak gorritasuna,

 Ta bere begi izarrezkoak ikustea?

 Larrien larriz ¿zergaitik aren estu jarri zan,

 Goregi igoten danean legez chorichua,

 Bere biotza gelditzen zala taupada baga,

 Isten eustala neure au baña taupatsua?

 Oraindik zortzi urte bagarik lo mingarria!

 Gorputza ichi arimak eutsan deslaiturik,

 Aita ta ama onen ondoan aurkitu giñan

 Zer jazoten zan ezin ezelan barruntaurik.

 Marmola bera zirudiala geratu jakon,

 Leo biziduna izan zan nire alabea,

 Ez dakit zelan geratu nintzan neu biziagaz,

 Zalako bera aitarentzako bizitzea.

 Emon neutsazan laztanak asko berari baña,

 Larrosatuten echakon mosu zurbildua,

 Ez eben bere ezpan politak zabaldu gura,

 Deitu egidan "ene aitacho gogokua".

 Egazti batek gois jagitean bere abia

 Beti isten dan otzitu baga epelchorik,

 Modu berean gelditu arren aren aoa

 Geratu jakon laster gerora otziturik.

 Zerren etorri echakon ari urten eutsana,

 Egaztichoa datorren legez bere echera,

 Ezpada nire umeak eukan uso zuriak

 Egatu eban ez biurtzeko ona atzera.

 Ordurik ona agaitik nabill beti artega,

 Damuz ezin dot iñon billatu atsedenik,

 Biotz oneri eukan biotza ill jakolako,

 Aitaren biotz onek nor eukan biozturik.

 Ichas azalez dabillan ontzi polita zelan

 Baga eskerga batek oi daben ondoratu,

 Baletzar batek ao zabalaz ene umea,

 Niri oztuta sabeleraño eban sartu.

 Lora eder bat atzo zan eta gaur da zimela,

 Atzo zan nire poza ta gaur jat naibagea,

 Atzo zan nire echean agaz uda barria,

 Gaur bera baga au jat negu baltz illunpea.

 Uste bagako aldakuntze au ikusitean,

 ¿Zer egin daiket ¿noruntz zuzendu nik begiak?

 Zeruetaruntz eregitean biotzak diñost,

 Arase egan ebala nire alabeak.

 Bizi obea artu ebala fedeak diñost,

 Bizi obea artute arren egin jat ill,

 Bizi obea goyan gozetan dagokit eta,

 Ni barriz beian onen negarti ¿zelan nabill?

 Arbola batek baña adar bat-galdu ezkero

 Agertzen badau sentimentua dabela artu,

 Aitaren biotz onek biotza galdurikoan,

 ¿Zelan damurik egingo ez dau gaur agertu?

 Ez da mirari neure umea, zu gomutauta,

 Aitau negarrez oraindik bere asitea,

 Ez da mirari entzun neutsuzan berba andiak

 Neure burutik oraindik ezin kendutea.

 Zuri, zuri bai, alabachoa entzun neutsun bai,

 "Osatu baño zerura joan dot nayago"

 Ez dakit nundik asmau zenduzan itz orrek baña,

 Niretzat gauza ezkuturen bat or badago.

 Gauz igillen bat sentietan dot or badagola,

 Gauz isillen bat batek bakarrik dakiena,

 Ezin erantzun bestela alan zinaidan Pilar

 Zarrago batek dalako ori al daikena.

 Osatu baño joan nayago zenduan legez

 Ontzat artua izan zan goyan zure naya,

 Osatu baño joan nayago zenduan legez

 Egiaztu zan euki zenduan erabaya.

 Orresegatik urten eutsuen bidera, Pilar,

 Zeure nebacho aingeruchoak laguntzera,

 Euren erdian igo zinanian izarrez gora,

 Eurakaz nasi kantu artean bizitera.

 Eurakaz naste errubageen artean zagoz,

 Iñoz orbandu etzendulako arimea,

 Edurrezkoak zure jantziak dirudie ta

 Eguzkia duiñ argia dozu arpegia.

 Orche gozetan bizi zaitez bai, alabachoa,

 Orban bagako Bildots otzana adoretan,

 Erreguturik egunen baten zure aitamok

 Igo daigula orrase bera alabetan.

 Orresegaitik zuk ez daukazu damurik oraiñ,

 Aita ta ama bakarrik emen ichiteaz,

 Eriotzea irago eta zagozalako,

 Atsegiñetan emendik orra igoteaz.

 Zure gorputza badago bere lurperatuta,

 Egunen baten aterako da ain ederrik,

 Azuzena ta lirio zuri zuriak baño

 Zuriago ta iñon orbancho bat bagerik.

 Agur, umecho, ikusi arte orche zeruan,

 Agur, agur bai, gelditzen gara gu larrean,

 Agur, biotzak zerren eroan zeuk deuskuzuzan,

 Agur ume, guk pozik ez dogu emen bean.

 


inprimatu