Kontzilio'ko lan denak
Arozamena Astigarraga, Migel
1
Kontzilio'ko lan denak
egiten ari direnak
Erroma ortan bildu dirade
gizonik onenak;
guretzako jatorrenak
Eleiza maite dutenak,
jakiņen gaņian jartzearren
maite eztutenak.
2
Aita Santua gidari
guk boto eman berari
jun dan aspaldin egiten dute
oik lana ugari;
esan dio apaiz jaunari
jarraitutzeko lanari,
indar berriak ematearren
kristautasunari.
3
Danok jakiņean gaude
bein da berriro esandare
Aita Santua ortan daukagu
gogor eta, trebe;
zentzurikan galdu gabe
gogor saiatu dirade,
beren buruak zigorturikan
Eleizaren alde.
4
Ori Eleizan billera
iņontzat ezta galera
mesede aundik egin dituzte
oroitzen bagera;
nik eman diot tankera
ba-goazela aurrera...
ea guziok jartzen geraden
Jaunaren bidera.
5
Erroma ortan bildurik
Pedro'n eleiza beterik,
gauz on asko egin dituztela
gaude jakindurik;
betetzen bada agindurik,
guk eztigu pekaturik,
eta Jaunak eztigu itxiko
iltzean aterik.
6
Auxe da nere azkena
edo esan nai nukena,
geio esan gabe uzteak ere
ematen dit pena;
artzagun bide zuzena
utzirikan okerrena,
zeruratutzen lagun zaiguzu
Paulo seigarrena.