inprimatu
Eguneroko egutegian
Izenburua:
Eguneroko egutegian
Sinadura:
Arozamena, Migel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arozamena, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
197.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguneroko egutegian

 

Arozamena, Migel

 

 1

 

 Eguneroko egutegian

 irakurriz Arantzazu,

 euskaldunaren argia eta

 laguntza baizerade zu.

 Aloņa-mendi gaiņ ortatikan

 danok ikusten gaituzu,

 goiz eta arrats zure izenez

 egiten degu errezu,

 eta eriotzako orduan

 pixka bat lagun zaiguzu.

 

 2

 

 Beste munduan bizirik dago;

 emen degu iduria,

 euskaldunaren laguntzarako

 gure Jainkoak jarria.

 Baltzategi'ko artzaiangana

 aspalditik etorria,

 geroztik Arantzazu beti da

 fedearen iturria

 nola eztegu maite izango

 ain Ama zoragarria

 

 3

 

 Arantzazu'ko eleiz ortara

 joan izan naiz iņoizka,

 eta geiotan joango nintzake

 asti geiago baneuzka.

 An Jauna artu, meza entzunik,

 kendu inpernuan kezka;

 biderik eztakiņik badago

 asi ba nunai galdezka,

 Amarengana beldur gabe jun,

 besoak zabalik dauzka.

 

 4

 

 Jendea asko joanarengatik

 Arantzazu'ra jai ta aste,

 mutil gazteak eta neskatxak

 beren egunak dituzte.

 Pozez beterik Amarengana,

 iņor ezta joaten triste;

 ogei gizaldiz etzan joango

 aurten joan dan ainbeste,

 olako fedea dan erritan

 pozikan bizi gindezke.

 

 5

 

 Oņate'raņo al dan bezela.

 gero andik gora oņez,

 Ama Birjiņari kantatuta

 errosaioa esanez.

 Sekula baņo geio aurten zan

 ori nik jakin dedanez,

 gero meza santua're entzun

 Amari esker emanez,

 pakean alde saiatu nairik

 penitentziak egunez.

 

 6

 

 Mutillak eta neskatxak danak

 illabeteren barruan,

 Arantzazu'ra oņez joan dira

 kristau jatorren moduan.

 Euskalerria portatutzen da

 fede sendo ta beruan,

 belaunikatu ta otoiz egin

 Ama Birjiņan onduan,

 modu onetan lagunduko du

 eriotzako orduan.

 

 7

 

 Kanpo-erritatik ere ba-ziran,

 alaxe nago entzuna,

 sermoilariak igande artan

 kulpitutik esan zuna.

 Ikusten danez kanpo oietan

 eztago fede illuna,

 etorri ziran Arantzazu'ra

 galdurik gau ta eguna,

 ara noraņo zabaldutzen dan

 Amaren maitetasuna.

 

 8

 

 Prantzi aldetik ere ba-ziran,

 Erriojatik bestiak,

 Naparruatik bilduak ziran

 aruntz al zuten guztiak.

 Aientzat poza ta alaitasuna

 Ama Birjiņa ikustiak,

 nola edo ala zuzen ditzagun

 mundu ontako nastiak,

 gero fedia galdu eztedin

 ortan saiatu, gaztiak!

 

 9

 

 Ezkongai dauden neska ta mutil

 ezkonduk eta aurtxuak,

 aunditutzean joango dira

 Arantzazu'ra gaxuak.

 Oaindik etxean artzen dituzte

 ama maitian musuak,

 baņa ikasten dituztenean

 aurreko zarren pausuak

 Arantzako Amak artuko ditu

 zabaldurikan besuak.

 

 10

 

 Guk aurrekotik ikasi gendun

 nolakoa zan fedia,

 eta orretxengatik joaten da

 Arantzazu'ra jendia.

 Ba-dakizute, gaizki ibili

 bear du fedegabia;

 maitatzen bada bear bezela

 Jaungoikoaren legia,

 Ama Birjiņak idekiko du

 zeruetako bidia.

 

 11

 

 Gaurko egunez asko gabiltza

 mezetarako alperrez

 gure animak bapo beteaz

 pekatuz eta okerrez.

 Guk beti bizi bear genduke

 inpernuaren bildurrez,

 eta birauak boteaz gabiltz

 txit askotan, zoritxarrez,

 amaika bider egongo ziņan

 guregatikan negarrez!

 

 12

 

 Azken-bertsua, Ama maitea,

 Arozamena'ren aotik,

 zure laguntza izan det eta

 pozikan nago gogotik.

 Gaur bezelaxe lagun zaidazu

 Arantzazu'ko gaņetik;

 eriotzean deituko dizut

 arkitzen naizen lekutik,

 Birjin Amari errezatuaz

 jun nai nuke nik mundutik.

 


inprimatu