inprimatu
Arbaso ona!
Izenburua:
Arbaso ona!
Sinadura:
Arostegi, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arostegi, Luis

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
77

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arbaso onai

 

Arostegi, Luis

 

 Ez zaituet ukatuko,

 egizko, zuur, baketsuok.

 Ez zaituet ukatuko,

 arpegi irribarre seriotsuok.

 

 Zuen gaztearo apala,

 goize mendiz itxaropen,

 geurea da. Urriñetik

 dei dagisku poz-argitsu.

 Bai, jarrai deika,

 Ziñu adiskidetsu bat beintzat

 urriñetik, alkar itxaropen.

 

 Zuen arpegiko tximurrak,

 bizitz-jakituriz samur,

 geureak. Geure umezaro

 eurekan. Eurak geugan betiko

 bizileku zintzo.

 

 Naiko egin dozue, naiko zare,

 zeuok zare-eta.

 Zeuokaitik gu,

 zeuok gure aberri.

 Ain estu, gitxitu, ia ezerez,

 baiña oindiño zeuok:

 benetako, sustraitsu, noble,

 bear baste gizon, biotz-uren.

 

 Ezagutu zaituet. Zorioneko ni.

 Neugan daroat aberria,

 neugaz zoaze bizirik, eder.

 

 Baiña itxaron oindiño, itxaron beti.

 Gu an or emen, biraka:

 zuok itxaron,

 antxiñako indar barri.

 Oi, eder eder, ta triste,

 asikera ta udagoien.

 

 Itxaron, ba, ez guztiz joan.

 Oindiño geugaz zagoze,

 ondiño bai.

 Erdi-joan, erdi-itxaropen,

 bake garbi andi onetan.

 

 Oneexek dira basoak,

 emendik orduko bide-ziorrak.

 Ia dana beti lez:

 baiña dana zeuok zare,

 gure betiko leena,

 bizi-lurrak,

 argi-egurats,

 munduko zuzenbide ixilla.

 

 Ez jagotzue berba andirik.

 Ixil sakon bat gure artean

 esker on ezin-esana.

 Ixil bete bat

 itzal bioztiz

 amaibako agur.

 


inprimatu