Lekuine bere plaza berriarekin nere oroitzapenez
Azpiri, Joakin
1
Lau mendiskan erdian ur ta zelai gaine
Hona herri koskor bat tinko eta erne
Etxe ttipi garbiak kanpo eta barne
Herriska honek bore izena Lekuine.
2
Lekuine dautzute emana izena
Leku-ona litaike egoki zuzena
Hoin leku ona baita gordetzen zaituna
Eta guk bihotzetik maitatzen duguna.
3
Gure Herri maitia hoin zira pollita
Txikia izan-arren lekuan jarrita
Ainitzek derautzute egiten bisita
Eta xarmatzen dira hola ikusita.
4
Herri ttipia bainan badu bore plaza
Baita ere baditu beste zonbait gauza
Azpian bi lantegi gainean eliza
Eta guzientzako behar den geriza.
5
Plaza zahar hegiko iturri ziloa
Bostetan edan dugu horko ur goxoa
Andre-dena Maria dago kokatua
Eta ur hori omen benedikatua
6
Plaza zaharra zela norbaitek hitz-egin
Besta bat egitea jendeak atsegin
Hortarako herriak deneri hots-egin
Eta denen artean berri hau da egin.
7
Plaza berri hau bedi izan denentzako
Bainan partikulazki Lekuindarrentzako
Jokoan garbi ariz denbora lekuko
Mendez-mende bakean denek gozatzeko.
8
Aspaldiko nabia ainitzen solasa
Bostetan egin dugu zurekin amesa
Desira kunplitu da hemen dago plaza
Urte luzetan denok dezagula goza.