inprimatu
Ogibidea daukat arrantza
Izenburua:
Ogibidea daukat arrantza
Sinadura:
Aristo, Pablo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aristo, Pablo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1052.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ogibidea daukat arrantza

 

Aristo, Pablo

 

 Ogibidea daukat arrantza,

 sarri askotan hain da lan latza

 nere tristurak itsas erdiko

 haize honek daramatza, (bis)

 irten aurretik guk bagenduen

 haurtxoaren esperantza,

 orain aldatu zait antza,

 berri horrekin kendu didazu

 bihotz erdiko arantza. (bis)

 

 Etxetik urrun zeinen tristea,

 baina heldu da hor albistea,

 ez nuen uste une hauetan

 hain ederki iristea, (bis)

 gaur komeni da semea heldu

 eta ederki haztea,

 zorionak emaztea,

 eman muxu bat ta aitan partez

 eman zaiozu bestea. (bis).

 

 Berri hoberik gaur ezin aipa,

 gizon batentzat pozgarri baita,

 nik zorionak zuri semetxo

 eta emaztea baita, (baita)

 langintza hontan etxetik urrun

 baina ez neronek nahita,

 biok zaituztet nik maita,

 zu ikusi zai irriki biziz

 hementxe daukazu aita. (bis)

 


inprimatu