akatsak / iradokizunak inprimatu
Altabizkar'ko eresija (edo kantua)
Izenburua:
Altabizkar'ko eresija (edo kantua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
, 103-104
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
98

Altabiskarko kantua

 

 

 1

 

 Oyu bat aditu izan da

 Euskaldunan mendien artetik,

 Eta etxeko jaunak,

 Bere atearen aitzinean txutik

 Idiki da belarriak, eta erran du:

 "Nor da or? Zor nai dautet?"

 Eta zakurra, Bere nausiaren

 Oinetan lo zaguena,

 Altxata da, eta karrasiz

 Altabiskarko inguruak bete ditu.

 

 2

 

 Ibañetaren lopoan arabotz bat agertzen da,

 Urbiltzen da, arrokak ezker eta ezkuin

 Jotzen dituelarik;

 Ori da urrundik eldu den

 Armada baten burrunba,

 Mendien kopetetarik guriek

 Errespuesta eman diote;

 Beren tuten soinua adiarazi dute,

 Eta etxeko-jaunak bere dardak zorrozten du.

 

 3

 

 Eldu dira! eldu dira! zer lantzazko sasia!

 ¡Nola zer nai kolorezko banderak

 Oien erdiran agertzen diren!

 ¡Zer tximistak ateratzen diren oien armetatik!

 Zenbat dira? Aurra, kontatzik ongi!

 Bat, biga, irur, laur, bortz, sei, zazpi!

 Zortzi, bederatzi, amar, ameka, amabi,

 Amairur, amalaur, amabortz,

 Amasei, amazazpi,

 Emezortzi, emeretzi, ogei.

 

 4

 

 Ogei eta milla oraino!

 Ein kontatzea denboraren galtzea liteke.

 Urbilditzagun gure beso zailak,

 Errotik atera ditzagun arroka oriek,

 Bota ditzagun mendiaren patarra bera

 Ein buruen gainerano;

 Ler ditzagun, erioz jo ditzagun.

 

 5

 

 ¿Zer nai zuten gure mendietatik

 Norteko gizon oriek?

 ¿Zertako jin dira gure bakearen nastera?

 Jaungoikoak mendiak

 Egin ditunean nai izan du

 Ez gizonek ez pasatzea.

 Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,

 Tropak lertzen dituzte.

 Odola txurrutan badoa,

 Aragi puskak dardaran dande.

 O! ¡zenbat ezur karraskatuak!

 Zer odolezko itsasoa!

 

 6

 

 Itzul! Itzul! indar eta zaldi dituzuenak!

 Itzul adi, Karlomano errege,

 Ire luma beltzekin eta

 Ire kapa gorriarekin;

 Ire illoba maitea, Errolan zangarra,

 Antxen ila dago;

 Bere zangartasuna beretako ez tu izan.

 Eta orai, Euskaldunak,

 Utz ditzagun arroka oriek,

 Jautz giten fite,

 Igor ditzagun

 Gure dardak itzulitzen direnen kontra.

 

 7

 

 Badoazi! badoazi! non da bada

 Lantzazko sasi ura?

 Non dira oien erdiran ageri ziren

 Zer nai kolorezko bandera ek?

 Ez da geiago tximistarik ateratzen

 Oien arma odolez betetarik.

 ¿Zenbat dira? Aurra, kontatzak ongi.

 Ogei, emeretzi, emezortzi, amazazpi,

 Amasei, amabortz, amalaur,

 Amairur,

 Amabi, ameka, amar, bederatzi,

 Zortzi, zazpi, sei, bortz, laur, irur,

 Biga, bat.

 

 8

 

 Bati ez da birik agertzen geiago.

 Bukatu dira!

 Etxeko jauna, joaiten al zira

 Zure zakurrarekin,

 Zure emaztearen eta zure aurren besarkatzera,

 Zure darden garbitzera.

 Eta altxatzera zure tutekin,

 Eta gero oien gaiñean etzatera eta lo egitura,

 ¡Gabaz arranoak

 Joanen dira aragi puska

 Lertu orien jatera,

 Eta ezur oiek oro txurituko dira beti betiko

 


akatsak / iradokizunak inprimatu