Grinaren bitartez
Aresti, Gabriel
Nire maitalea dago
etzanda lauza-pean.
Bestiarik eztago
ezein duda gabe han.
Garbia da dena
Mirenen gorputzean.
Piztu dadin artean.
Hilotzen artetik
jaiki dadin artean.
Ezta gutiziarik
beraren bihotzean.
Zein ederki egoten den
maitearen aldean!
Joane dago indar gabe
gizonari begira.
Sakon sartu zitzaidan
bihotzean kupira.
Munduko gizonak
manaiakorrak dira.
Esaten diet: Tira!
Ta tiratzen dute.
Han da nire kadira,
ilunpeko txinparta
guztietan distira.
Zein pozik bihurtzen naizen
orain lore-mendira!
Zer eginen zenuke zuk
hegaztina bazina?
Kabiarik eznuke
ezpanintz hegaztina.
Etxean sarturik
dadukat bake fina.
Etzara pospolina.
Baina bai hamabi
ostoko krabelina.
Nire Miren maiteak
dirudi erregina.
Dotareki sartu zidan
harenganako mina.
|