Ekainaren 7 egun
Aresti, Gabriel
Gaizki-biziko elizan
ez dira hain onak izan:
Han sakristauak
portatu dira sazerdotearen gisan
Mutikoaren gau hotza;
urtu zitzaidan bihotza:
Herriagatik hiltzeko edo
gerturik dago bildotsa.
Ehun mila telegrama eta
Begoņako ama:
Horrek guztiok gure mutila
bizi berrira darama
Euskalerriko Gebara
Poetak debalde gara:
euskal mutilen zede bakarra
herioaren sega da
Nola hamorruan ora,
jakin gabe nundik nora,
zazpi larrosek hornitu dute
mutilaren arkandora.
Jautsi zen Euskalerrira
haren sonaren dirdira;
baina sei mila mezak ez dute
ekarri bizi berrira.
|