Zezen larrua
Espriu, S.
XLI
Gutaz barre egiten duzu, haietaz
beti begiak idekirik ames egiten dutenez.
Baina ispiluaren sakona behatzen duzunean,
beldur zara logabeturik zaudenean.
Biluzik errautsetan, dago legenduna.
Hiru adiskide onbera, eta beste bat berantago,
nahigabeen gainetik pozezko negarrez.
Milaurteko hautsak ez du jantzi ahotsik:
«Gizona Jainkoa baino justuagoa ote den esango didazu?»
Armiarma hurbildu zen poliki-poliki,
hotz-hotzean heldu zen putzu zulora.
Hanka finak marratuz, zaratarik gabe,
haize, kristal, bizi, presondegiko denbora.
Horma ilunetan izen bat irakurriz noa.
Etzan ahal dudanean, ah ze burkoa heriotza!
Egarriaren soka luzetik jeisten naiz,
oinazedun bertso lerroetatik,
zeruaren karitatezko edontzi argiarekin.
Aingeru belatzen hegoek eragitzen naute,
hitzezko ezpatak oinak ebakitzen dizkidate.
Baina urak salbatzen ditut nere deserturako,
ezpain sutsuen esperantza larrirako.
Itzultzen den seme izutiaren jateko gogoa
musturkatuz zerriek nahi ez duten itzalean.
Aitak barkamenezko harriak jaurtzen dizkio,
dotrina sopa hitzezko mamiz.
Hasten da hondatzailea hileta samurrez:
gosez bazara, saiatu jadanik onaren itxuraz.
Itsuena lagun dela, itsuak aurreratu
ankerkeriaren amiltegietara.
Zelan geldiarazi zalantzazko pausoak,
libreki gaitzean eroriko direla igartzean
egonezko begirada honen gelditasun zuria?
Oihu izugarriak itzulikatzen diren artean,
errenkada berri bat dator bidez haztamuka
betiko irentsiko duen ilunera.
Zahar aberats, bakarti, jarraitzailerik gabe,
alperrik zaizu kontsolamentu apur bat aurki nahia
gehituz urre metazko zure eremuak.
Ezin dezakegu eros azken ohantzako atsedenik.
Inoiz ez da iritsiko gau horiaren egunsentirik,
ez da ere ezingo duzu ikasi oihuaren ikasgairik.
«El-Elohe-Israel!
Behatz gazte batzu bakarrik, oraindik garbi badaude,
sendatuko lituzteke larru zabalduaren zauriak.»
XLII
Esku gazteak
-hotzak, azkarrak, garbiak-
jakin dezatela kontatzen.
Oinordeko zera
gorrotozko egunena
eta desgobernamenduarena.
Zaindu ernai
non dagoen gorderik
dirudun eltzea.
Poterea maite baduzu,
zure egin zazu
eta agindu gero.
Argizko sokaz
goaz amets
sakonen amiltegira.
Eztiki doaz
hondoratzeko ontziak
itsas urrutietara.
Gaineratzen ziren begiak
itsu, amiltegitik,
keedun eskilaraz.
Bizi labur, lora:
esperantza nahian,
zeren amorratua.
Egarria neronek ase nuen,
eta inpernua barrezka
karitateagatik.
Munduko printzeak
jartzen gaitu mahaian,
herioaren ondoan.
Solomoak irentsiz
eta beste zerri
ohoragarrien saihetsak.
Eta ondo gizenduak,
laster pasatuko gara
jarlekutik platerera.
Hortzak iristen ziren
pentsamenetatik
barne-muinetaraino.
Hortzak hausten zuten
bizkar hezur gogorra
hainbeste umildu zenez.
Arima, Aire
putza baizik ez
haizeak zeramana?
Galderak. Izenak
abail bitxiak
jaurtitako harriak dira.
Zure kontra itzultzen dira,
lurperatzen zaituzte,
gaztelu erori astunek.
Buztinezko bidetxiurrez
daramagu zenbakia
baterakuntzara.
Eta nekeak uzten
gaitu galdurik,
ez artalde ez artzai.
Zergatikorik gabe,
hitzak estaliz
ezerez hutsa.
Deboraren geziontzitik
ateratzen dugu azkona
gure arrengurena.
Eta sastakaiak zauritzen
oihuz larru gogor
Sepharad-goa.
XLIII
-Aieneak bilatzen naute idorrean,
igarozko berunen denbora galduan.
Baina ez du uzten lorratzik
urkamendiko edo ospitaleko aragian.
-Kantaren kolpeak bakarrik
gogaigarriarena urdailean:
ez da inoiz iristen, harresitik haruntza,
etorkizunik gabeko munduaren bihotzera.
-Ereintzan ez da garirik ernetzen,
zeren ez bait da euririk Sepharad-en.
Alorrak idortuz, lurra lehor dago.
Bista altxatuz, eguzkia begiratzen dugu.
XLIV
Eguzki kontra
urdina,
enbor hau
zuhaitz hilarena.
Suaren gainean
abarrak,
hegaztada zabala
belatzarena.
Sasorik ez
ildoetan,
haize zurmurrik
baterez
kainaberetan.
Kontsolamenik ez
ezta kanten
atsedenik ere.
Abuztuaren
bihotzean,
artaldeen hautsa
luze.
Ni neu naizen
beldurrean,
guztiok gara,
oroitza bakarrik
idekitzen da,
putzu lehorretatik,
oroitzetatik
hizotz zaharra
iturriarena,
bidea
sekula
itzultzeka.
XLV
Itzultzen gara oroitzapenez bide honen
pauso zaharretara. Baina batere ikusi ez
iturri berririk, uraren arrastorik ere ez,
alaitasunaren putzuan.
Belabeltzen zerua. Bihozgabedun
oihuzko kanten lehortean:
«Herri bategatik gizon bat hiltzen bada,
gure herria hutsaren trukez hiltzen da.»