Arantzazu
Zabaleta, P.
Ta ixildu
ta esan
ta uste
ta utsik
ta
ta
ta
Ta atea
ta lehioa
ta harkaitzak
ta amildegia
ta
ta
ta
Ta atzoa
ta gaurra
ta biharra
ta etzia
ta
ta
ta
ta igoala
ta antzekoa
ta estrinakoa
ta betikoa
ta
ta
ta
Melodia ezaguna atzerrikoa
-nungoa zera uxoa?-
hitz ulergaitzak
baina karraxi bat
.................
Hitzak palta direnean
ixildu
hitzik ez denean
hatzaparrak erabili
hatzaparrik ez denean
bota burua
bururik ez denean
amen
Ekaitza, tximistak, trumoiak
ura, euria, elurra, kazkabarra,
odeiak, izarrak, eguzkia,
oinak, belaunak, ipurdia.
Exeri eta kitto.
Begiak saldu.
|