inprimatu
Omnia vanitas
Izenburua:
Omnia vanitas
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zori ona eta zori gaiztua

 

Etxebarria, Toribio

 

 Oiñgo euki eta ez euki

 -batzuek ezer-ezian

 ta beste batzuk larregi

 danok bardin biarrian-

 nere ustietan, auzixa

 oso ez dana erabagitzen,

 zerbait jazorik txikixa

 da ez aour bat jatxiarren

 ditugun gañetikuak.

 Ba, biar-biarrekua badau

 lautze olako bat munduak

 aurrera izan deiñ lau-laua,

 ez ziur, lan ori dana.

 Zegozer dogu aurretikua

 ta gero be izango dana,

 Zori on eta Zori gaiztua

 banakatutzen danori.

 Nola ostian izango da

 falta ez izatia sarri

 Jauregixan diru'sobra

 ta ituna ta negarra;

 ta berriz, utsen etxian

 barria farra farra

 ta jendia olgetan?

 


inprimatu