inprimatu
Zorimena
Izenburua:
Zorimena
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
72-73

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zeruko katuan aldakuntzak

 

Etxebarria, Toribio

 

 Gure eskolako denboretan,

 Zeruko katua umeki

 esaten gentzan, geure izketan,

 mitxeleta geixan geixari.

 

 Arra, ordez zan, sortzen dana

 illdako aragi, zakar eta

 abarretan, Ama eulixana,

 lotaldi uts bat beteta.

 

 Ta Arra dan letz igoiņgarrixa,

 Zeruko au dotoria;

 soņian soņeku barrixa

 ta oztadartik koloria.

 

 Soņeku au, aldiz uletsua,

 orolgi senduagaz eiņa,

 baleu letz bildur Negua

 alperrik Uda agorgiņa.

 

 Et'aldiz narruzko leguna,

 ostrua bezin berdia;

 beste batzuetan pintaduna

 lorei artuta pintxuria.

 

 Bere bizi eta jan lekua

 zelai, ortu edo baratza;

 ta loratedi loratsua

 eta zugazti aberatsa.

 

 Eta beiņ badeiņian eldu

 Jaunak aindutako neurrira,

 asiko da, leku ezkutu

 bat nun ete daben begira.

 

 Eule an eiteko, eundu guran,

 giranbere soiņ luzian,

 estalki bat, nun otzki Udan

 eta epel Negu otzian.

 

 Ta oge epel gozuan, antxe

 iraungo dan onek illetan

 -urte bete bat bezelantxe-

 lotan ames ederretan.

 

 Ta bere korputz sorgiņian,

 bitarte urte beteko gau a,

 berez gertauko den, artian

 mir'garrizko millagrua.

 

 Ba zerenan antzera zana,

 Faraon illa da biurtu,

 soņa estu lotuta dana,

 zaiņ zaiņ noiz berriz bistu.

 

 Da esen : Uda barriko Arrate

 inguruko diagarren zaiņ,

 utzitzeko obia, izate

 barri eder bat debela gaiņ.

 

 Ta biztu janzita urriegaz,

 egara euzki ederrian,

 mozkorturik ardan gozuegaz

 lorarik lora eranian.

 

 Zeruetako mitxeleta alai,

 lirixo arteko erregiņa

 alde guztietara, nora nai,

 nasaitasun t'atsegiņa.

 

 Beste ardura barik munduan,

 bat eiņ argitan maitetsuak

 ta jolas batzun ostekuan,

 zorion ospatu ezteguak.

 


inprimatu