inprimatu
Zurixak eta baltzak
Izenburua:
Zurixak eta baltzak
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
69

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ignotus Deus

 

Etxebarria, Toribio

 

 I-

 

 Batzuentzat Jaungoikua,

 asiera bako LELENA;

 dana utsera biurtuta

 gero be, iraungo dabena.

 

 Uts-una guztia baņo

 aundixagua milla bidar;

 Denborak baņo zarraua

 Atzera t'Aurrera ziar.

 

 Gure gaurko Mundu au,

 -Betiko Egille bezela-

 bitarte txiki bateko

 zeregin laua dabela,

 

 Onen aurretiko milla

 au bez'la probauta gero,

 izango dituanen griņan

 guria igaro ezkero.

 

 Oingo au ta Gizaldiak

 baņo ez dituanetik,

 txinparta bat igesixan

 Bere suteiko garretik.

 

 Ez dabenak, ziur, iraungo

 Aren Denboran Denboran,

 egun labur batek beste,

 edo keixak beste loran.

 

 Eta zeņek daki, Jaunak,

 ez ete dituan batera,

 beste milla Universo

 guria gandik gaņera?

 

 Beste onda batzuetan

 -onela mutuak guretzat-

 aidian diran soņuak

 letz, transitor bakuentzat.

 

 Baņan antxe dabizenak

 beteta armoni' ederrez;

 egi geixago ez dabela

 oņen azpiko Lurrak b'ez.

 

 Naiz, gauzak ziran antzera

 ondiok ez ziranian,

 ta ez begi ta ez belarririk

 ikusi ta entzunian.

 

 Bi ta bi ziran bezela

 lau, Mundu' izan aurretik,

 ezda Adimenik aitzeko,

 Jaungoikua izan ezik.

 

 II-

 

 Artara, gure zentzunak

 ezagutu algo Mundua,

 aletako bat baņo ez

 beste askon artekua.

 

 Ta Izar eta Galaziak

 bat eiņda Kosmos orretan,

 ale bakar bat bezela

 etenik bako ondartzetan.

 

 Nun Universo mordo pillak

 milla modutarakuak;

 pentsatzia bakarrik be,

 bakarrik al Jaungoikuak.

 

 III-

 

 Beste batzuk diņuen letz,

 doguna aitzen Jaungoikua;

 gizonan itz guztiegaz

 eziņ esan Zerlakua.

 

 Gure izketako berbak ba,

 banan banan beituta be,

 artarako, bat bera b'ez

 egoki' errenik gabe.

 

 Nundik itxu, ezda nola ekiņ

 edo zergaz asi batek;

 korputz, neurri t'astunik

 ez dabela Ente arek.

 

 Zeņentzat Lena ta Gero

 oiņ, oiņgo, oiņgotxe gauzak;

 ta Txiki'ta Aundixa uste

 gure agoko berba utsak.

 

 Ba, Zeru urdiņ zabalian

 naikua ez da lekurik,

 goizeko intz tantan baten

 jaku ondoren Ososorik.

 

 Danan atal bakotxian

 dogula Oso ta Guztiro;

 bat izan, ta ez zatika,

 Bakar Bakarra Betiro.

 

 IV-

 

 Bazaraz baņa Aren billa

 korputzeko begixekin

 edo asmautako tresnegaz,

 nundik dan gurarik jakiņ.

 

 Beitu ta beitu odein gaiņ

 eta Izarrak ziar arutz,

 eta alde guztietara

 kale beti ta beti uts.

 

 Ta Izar-laņuak atzian

 lagata be, juan aurrera,

 ta iņundo argiratzen

 ez Ordiazko eta ez Bera.

 

 Fisiki' bai ordez, eta

 Fisikako indar zarrak;

 eta onen Legiak aintzen

 Euzki eta Izar ondarrak.

 

 Eta bardin, naiz birundan

 Mikrokosmosi'n murgildu

 Protonak zatituta be

 ezin guena argitu.

 

 Makrokosmosko Fisika,

 Mikrokosmosi'n be nausi;

 batian eta ez bestian

 ezerk al dabela ausi.

 

 Bat ta Beti berbera,

 Asi eta Azkeneraņo';

 millagro oberik ez dala

 millagro auraxe baņo.

 

 V-

 

 Baņa amiltza orretatik

 jatxitzen baga galdez,

 geure mundu pitxiņera,

 nun gizajo bat negarrez,

 

 Umezurtz dalako agiri

 bateron baten biarrian,

 arentzat Jaungoikua

 garbi, eta aurre-aurrian.

 

 Beste sakonuna barik

 umi'n estuasuna baņo,

 ta zabaldurik besuak

 Aita neria deitzeraņo!

 

 Aita ongillia, samurra,

 benetan benetakua;

 oso maitetsu entzuna,

 BERAK BIAR LAKUA!

 


inprimatu