inprimatu
Gaurko koskia
Izenburua:
Gaurko koskia
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
61

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Seigarren urtian

 

Etxebarria, Toribio

 

 Giņan senar-emaztiok,

 sarri, zartu giņanian,

 esaten genduan pozez

 geure arteko jardunian:

 

 Umiak asi ta ezkondu-

 ta, bakotxa bere etxian

 gaituela eiņ aitaita,

 ongi zazpi garrenian;

 eskuarteko apur bat be

 dogula eiņda nekezian,

 bixok alde banatatik

 gogor jardunda lanian,

 ordu'genduala artzeko

 jai, eta, beņipenian,

 aurrerango urtiak eiņ

 baketsu atsedenian.

 

 Ta orduantxe iru oker

 andriak osasunian;

 irurak oso gaiztuak,

 ondoren bata bestian,

 gure ameseta ederra,

 ai, biurtzeko utsian.

 


inprimatu