inprimatu
Gizonan probatzia
Izenburua:
Gizonan probatzia
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
68

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


1962

 

Etxebarria, Toribio

 

 Ara beste Urte-Barri bat!

 zer ekarriko ete desku

 geure Aberritik aldendu

 ta erbesteko garanontzat?

 

 Au, ogetabi garrena,

 garala etxetik kanpora,

 genduanetik laga ez da nora

 Espaņia'ko muga guena.

 

 Berriz be utsetik asteko

 biz'modu larri esarrixa;

 arte Franzia'ko errixa

 Zazkar batek jarri bendeko.

 

 Noiz, Jauna! irugarrenian

 dana bertan bera itxirik,

 ostera arin giņan igesik,

 biarda eiņ salto illunian.

 

 Ta itxaso zabalak igaro

 bada-ez-badako bidietan,

 dana biarreko ontzixetan,

 billa nun guk eiņ zartzaro.

 

 Gaztetasuna genduanetik

 juanda milla zeregiņ

 eta ezin esandako alegiņ

 eiņda Eibar'en alperrik.

 

 Ta izan ditugun nekiegaz

 t'aldatz guztiekin, zorion gu,

 ez giņanetik an gelditu,

 gaiztuen bendian auspaz!

 

 Ba gizon obiak ni baņo,

 ez zituenian lau tiro,

 bai karzelan ixa betiro,

 aspertu ta iltzeraņo!

 


inprimatu