inprimatu
Jai-ibiltaridxa
Izenburua:
Jai-ibiltaridxa
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maitetsu genbizenian

 

Etxebarria, Toribio

 

 Gaztetan. Negu erdixan,

 gu maitetsu errian,

 otzik guk alkarregaz

 naiz edurra atian.

 

 Kontuak amaitu ezinda

 arrasko agertuan,

 ala itxi biar genduzen

 afal ostekuan.

 

 Naikua ez da orduak,

 alperrik goiz ekiń;

 ezda jai-egun guztiak

 izanda alkarrekin.

 

 Dana gendu'n ba ugarixa,

 ederra, loria,

 et'asmuan urriń ezda,

 pozak ezkontzia.

 

 Zer aberatsa orduan

 eta zer samurra,

 gero esan izan dogun

 Euskera laburra!

 


inprimatu