inprimatu
Nere gogorakuak
Izenburua:
Nere gogorakuak
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
42

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezer lurrian, munduan espillu osua ez danik

 

Etxebarria, Toribio

 

 Beste sasoi eder baten,

 mendizalia nintzala,

 urtentzen neban Eibar'en,

 lepora artuta morrala,

 goiztik, egun guztirako;

 oņez, baso-bidietatik.

 prixa barik iņorako,

 noiala irakorririk

 Natura-Aman Liburuan

 milla ikas-gei ikusgarri.

 Ez ba ezer inguruan,

 ez arbel eta ez arri,

 ez bedar eta ez lora,

 ez koko et'ez friztixa,

 ez txori et'ez arbola,

 zerbait erakutsi geixa

 barik, nai dogunondako

 gauzak ezautu gauzetan,

 naikua ez dogulako

 jakitzia papeletan.

 

 Sasi-orri bakar baten ba,

 bere ezkutu-barri danak

 batek jakintzera, enda

 agortu aren aztarranak

 laga ezer gabe ixilleko.

 jakingu leuke Mundua,

 Zeru ta Lurran arteko

 Sekretuan osotua.

 

 Ez dalako ezertariko

 gauza-uts, apal tzikirik,

 Mundu-Universo guztiko

 espillu garbixa ez danik.

 


inprimatu