inprimatu
En mi cuadragésimo aniversario
Izenburua:
En mi cuadragésimo aniversario
Sinadura:
Miguel Unamuno
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Lino Akesolo)
Egilea(k):
Unamuno, Miguel de
Lino Akesolo

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/3
Orrialdea:
52

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kantuz eta itxaropenez

 

[Markue]

 

 CI

 

 ez eukan arek sirurik

 ezta eukiteko

 itxaropenik bere,

 

 alan da guzti be

 ez jakon aztu

 aurrerantza joaten;

 

 urrengo egun-sentiaren

 argiagaz

 beti soņisten eban

 besperako

 illuntzietan,

 

 betikotasunezko

 goi-maitasunaren

 susmoa

 aurkitzeko

 itxaropena

 ekarten

 eutsalako.

 

 arrigarrizko

 egunsenti

 azken bakoan

 siņisten

 jakin

 eban

 arek,

 eta azkeneraiņo eukan eban

 irribarre

 atsegin

 bategaz

 bere

 bizitzako

 kurutze

 astuna.

 

 CII

 

 emeretzi udabarri-gazte egan

 arabako

 zelaiunetan

 itxaropen

 garbi

 baten

 billa.

 

 an amatau jako bizitzearen arnasea.

 uso zuria

 egan

 aidean

 arabako

 zelaiunetan,

 emeretzi udabarrien illobi-ganean.

 

 mendien izkuntzetan berba egin dabe euren artean

 anbotok eta gorbeak

 gaur goizeko

 lorail-egun

 aize-mutuaren

 bidez

 errege-bideko odol-errekearen

 barri

 jakin dabeenean,

 

 eta

 uso zuriaren

 gorantzako

 egazkadeari

 begira

 gelditu

 dira

 biak:

 anboto

 eta

 gorbea.

 

 CIII

 

 ez deukat zertan itxi bertanbera, Herman Hesse,

 neure sorterria,

 gauberdiko azti-itzaren deiari jarraitzeagaitik,

 urriņetara joateko.

 

 mundu guztia be txikia zan

 neretzako

 gaztetako egun sargorietan.

 

 mundu zabal guztia baiņo ederrago

 ta aundiagotzat daukat gaur,

 adiskide Herman Hesse,

 neure euskalerri-sorterri txikitxu au.

 

 CIV

 

 bi.

 bide bi.

 bide bi aurrean.

 

 bizitza guztirako bide luzea ta atsegi-

 ņa, au urriņetara doian au.

 

 pausu bat emon

 eta emen gelditzen dana

 au beste labur au.

 

 burua

 eta

 biotza

 burrukan

 alkarren

 artean.

 

 zeiņek irabaziko ete-dau?

 

 CV

 

 mendiko baso zabalaren ertzean

 jezarriko zara.

 

 eta

 atseden

 pixka

 bat

 artuko

 dozu

 erreka

 txikiaren

 ondoan

 

 basoaren

 edertasuna

 eta

 aize ta zugaitzen

 arteko

 sinfonia

 ipiniko

 dozu

 gero

 zeure

 eguneroko

 

 k

 u

 a

 d

 e

 r

 n

 u

 a

 n.

 


inprimatu