inprimatu
Kantuz eta itxaropenez
Izenburua:
Kantuz eta itxaropenez
Sinadura:
Nikolas Altzola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzola, Nikolas

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/3
Orrialdea:
35-38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gogoaren eta gorputzaren zilbor-hesteak

 

Harzabal

 

 bi kate;

 biak ebaki beharrezkoak:

 bat gorputzaren bizitzeko,

 bestea gogoaren askatzeko.

 

 adizu, ama

 ba dakizu

 sortze berean

 zuri gorputzez lotzen ninduen

 zilbor-hestea

 sendagilleak nola ebaki zuen.

 

 lehenengo eten beharra izan zen:

 bizitzaren

 bizitzeko lehen legea.

 

 Sein-zaroan

 zure titia eman zenidan;

 aur-zaroan

 eskoletara bidali ninduzun,

 bizitzarako harmak hartze-arren.

 

 dana eskertzen dizut;

 duan balore guztian,

 nik ahal dutan neurrian.

 

 bainan, gaztaroan

 amatxo maite!

 ohar zaite

 benetan maite nauzun ama

 izan nahi baduzu

 eta nik zu maitatzea,

 ni naizena

 nik izatea nahi dutana izatera,

 ez utzi bakarrik,

 bultza behar nauzula.

 

 hau baita bide bakarra

 biok alkar sanoki maitatzeko,

 biok alkar osoki eta betikoz maitatzeko:

 zuk zure nortasunaz,

 nik nereaz.

 

 ama!

 eten dezagun

 lehen gorputzarena bezela

 orain,

 gogoaren zilbor-hestea.

 


inprimatu