Udagoiena
Rilke, Rainer M.
Urriņetako zeru-lorategietan zimelduta legez
jausten dira orriak
agurrezko kiņuekin.
Izar guztietatik bakartaderuntza jausten da
lur astuna
gaubaren bitartez.
Danok jausten gara. Eskuak be jausi egiten dira.
Begiratu bestienai be: eta arek be jausi egiten dira
Alan da be,
Azkenbako biguntasunagaz onei jausialdioi
eutsiten dautsien Bat badago, orraitiņo.