inprimatu
Gauzen ederra
Izenburua:
Gauzen ederra
Sinadura:
Toribio Etxebarria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Toribio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/6
Orrialdea:
76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bertso-gintza

 

Etxebarria, T.

 

 Bide ertzeko sasi artian,

 lora izuki bat hezela,

 doyanetik bere bidian

 aintzakotzat ez dabela;

 estratan leztxe txorixa,

 txaluak ardura barik

 duako soņu-kantarixa,

 zorion, bada zorionik;

 alantxe nere bersuak,

 naiz da onen onenian

 guztia biarrekuak;

 dabizela oiņ-utsian,

 dittuanandako gura

 artu edo laga, duan,

 bezela itturrixan ura

 t'aizia itxasonduan;

 sari naikua dotela,

 ordiaz, desten, gatz alia,

 nere egun askon motela

 biztutzeko ontzallia.

 Ziur, alperriko lanak

 baņa ez dira alperrikuak,

 bardin, munduko nai danak,

 diņu'n letz Testamentuak?

 


inprimatu