Euskal-poetak
Bingen [Ametzaga]
Ager zaigun lenengoa da Beņat Etxepare,
Eiheralarreko elizan izan zana erretore.
An Jaunaren maitasuna zun irakasten soillik,
baiņan aren liburuan ba-daukagu besterik.
Bego! Goi-ederra beti ez ba'dauka gogoan,
ba-du gure olerkariak zer goratu beragan.
Aragi maitasun utsen lillurak itsutua
ba'dakusagu batzutan, ta aiek atzipetua,
berak ez daki atzipetzen ta beti aren aurrean
gizona sentitzen dugu, loiean naiz urrean.
beti luma-muturrean aren biotza dago,
ta euskerakiko onginaia biotzari dario.
***
Errobi yauzkariaren ibar goxoan barna,
Garazi'rantz, urrats-urrats, dagiala bidea,
liburutxo bat eskuan, gure poeta dator,
buru zut ta begi argi, eta biotza borbor.
"Heuskaldun den gizon orok altxa beza buruia",
idatzi du ta, goraki, ots egiten ba-doa.
ta maitemiņez: "Heuskara, jalgi adi kanpora!
Heuskara, jalgi plazara; habil mundu guzira!"
Itzok ez dira mintza-utsa, gogo-didarrak dira,
odol-yauztiri beroak, biotzaren pilpirak.
Aiek dagizkin poeta, euskaldun zintzo bat zan;
oi, aditu ba'litute zeuzkanek inguruan!
Baiņa irudi dirdaitsua ba-dioa aienatuz,
buru makur ta begien argi bizia galduz.
Ta bere itzen oiartzuna, urruneko bidean
motelagotzen eta iltzen da euskaldun-belarrian.